Indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortu ditu Jaurlaritzak
Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak Txiki eta Otaegi indarkeria politikoaren biktima aitortu ditu, aho batez Guztira 55 eskaera jaso dituzte, horietatik hamaika aztertu eta zortzi onartu dituzte
2012-11-20 / Jonebati Zabala
Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortu ditu. Eusko Jaurlaritzak 1960. eta 1978. urteen arteko biktimei erreparazioa emateko onartutako dekretuko baldintzak betetzen dituzten edo ez baloratzen du batzordeak, eta lehen irizpenak jakinarazi zituen atzo arratsaldean, Bilbon. Aurtengo uztailaren 20an hasi zuen bere bidea.
Agerraldian, batzordea osatzen duten zazpi kideek hartu dute parte: Ines Ibañez de Maeztu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide Gaietako zuzendariak; Manuela Carmena epaile ohiak, gai horietan Jaurlaritzako aholkulariak eta dekretuaren zirriborroaren egileak; Txema Urkijo Biktimen Arretarako Bulegoko aholkulariak; Carlos Martin Beristain giza eskubideen urratzeetan adituak; Alvaro Gil-Robles Europako Giza Eskubideen Batzordeko kide izandakoak; Monika Hernando Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko kideak, eta Valentin Foronda Gizarte Historiaren Institutuko bokal Jose Antonio Perezek.
Ibañez de Maeztuk jakinarazi duenez, guztira 55 eskaera izan dituzte, eta, horietatik, hamaika aztertu ditu batzordeak. Zortzi kasu onartu egin dituzte, eta hiru ez. Aldeko irizpenen berri eman du balorazio batzordeko Txema Urkijok. Zortzi kasu horietatik, zazpi heriotzak dira, eta kalte iraunkorrak pairatzen dituen kasu bat.
Jarraituriko metodologia
«Bereziki adierazgarriak» izan dira testigantzak jasotzeko antolatu zituzten saioak, Ibañez de Maezturen esanetan. Batzordeak xede hirukoitza duela azaldu du, berriz, Martin Beristainek; gertaerak ikertzea; etorkizunerako lan edo ikerketetarako memoria bat sortzeko biktimei egindako grabazioak biltzea, eta biktimentzat arreta eta harrera gune bat sortzea.
Balorazio batzordeak erabili dituen irizpideak aipatu ditu Martin Beristainek. Batetik, akordioak adostasun osoz onartzen saiatu dira; hau da, kide guztiek euren onespena ematea. Biktimen lekukotasunari garrantzia handia eman diotela adierazi du, besteak beste, «diktadurako gertakizun askoren gaineko informazioa oso eskasa delako». Bestalde, lekukotasunak, dokumentuak eta informazioa kontrastatzeko orduan «sendoak» izaten ahalegindu direla nabarmendu du.
Batzordearen analisi lana egin eta biktimen eta euren senitartekoen lekukotasunak jaso ondoren, hiru elementu komun egiaztatu dituztela azaldu du Urkijok. «Instituzioen aldetik jasan duten ahanztura» salatu du, eta biktima aitortze prozesua «asko baloratu» dutela. Jakinarazi duenez, batzordeak bai Eusko Jaurlaritzari zein Eusko Legebiltzarrari, memoriaren betebeharra kontuan izan dezaten gomendatuko die.