Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Aresen kapela

 

2012-11-18 / Jon Ordoñez Garmendia

Rodolfo Ares iaioa da argudiorik eman gabe eman izan balitu bezala jokatu eta ateak ixten. Modu horretan baieztatu du PSE-EE ez dela izango Aieteko bileran. Esan du ez dagoela arrazoirik eta baldintzarik. Kito. «Diskrezioa» aitzakiatzat hartuta ez du esan Aresek zeintzuk diren betetzen ez diren baldintzak, ez dauden arrazoiak. Zeintzuk dira PSE bilera horretan egoteko bete beharko liratekeen baldintzak? Orain urtebete, Jesus Egiguren Aieteko Konferentzian izan zen. Zer arrazoi zegoen orain urtebete, orain ez dagoena?

Zehaztasunik eta argibiderik ez du eman Aresek, eta horiek argitu gabe argudio horri heltzea magoarena egitea da: hutsik dagoen kapela erakustea. Trikimailua primeran atera zaio, artxila murtxila esanda desagerrarazi baitu usoa, arrazoiak eta baldintzak. Badirudi PSEn dagoen korronte baskista ere desagerrarazi duela: ideologikoki, Ares (eta harekin, PSE) gertuago dago Manuel Valls Frantziako Barne ministroarengandik (hura, Aresengandik), Iparraldean Lurralde Elkargoa sustatzen ari den PStik baino.

Publizitatea