PSEk ez du parte hartuko astearteko Aieteko bileran
Espainiako Barne Ministerioak uste du bilerak kalte egiten diola «ETAren behin betiko desegiteari»
2012-11-18 / Erredakzioa
Duela urtebete izan baziren ere, aurten ez dira izango. Nazioarteko eragile entzutetsuek Aieteko Adierazpena aurkeztu zutenetik urtebetera, edukietan sakontzeko bilera egitekoak dira Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuten eragileak, asteartean, Aieten bertan. PSE-EEko ordezkaritzarik ez da izango ordea aurten. Rodolfo Ares PSE-EEko kideak baieztatu zuen atzo berria: «PSEk parte hartzeko arrazoirik eta baldintzarik ez dago, eta, beraz, ez gara joango», esan zuen Aresek, Radio Euskadin egin zioen elkarrizketan. Haren ustez, Eusko Legebiltzarrean landu behar dira hemendik aurrera, bakearekin lotutako gaiak. Duela urtebete Jesus Egiguren izan zen nazioarteko biltzarrean.
Ostegunean etorri zen Jonathan Powell, Tony Blairren gobernu buru izandakoa eta adierazpenaren sinatzaileetako bat, Euskal Herrira, Aieteko Adierazpenetik urtebete igarota haren edukiez hitz egiteko. Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiarekin elkartu zen, eta hitzordua egin zuen astearterako alderdi politikoekin, Eliza katolikoarekin, patronalarekin eta sindikatuekin.
PPk ere ez du parte hartuko bileran —iazko konferentzian ere ez zen izan—, eta, gainera, kritikatu egin du bilera: «ETAren behin betiko amaiera lortzeko prozesuari traba larriak jartzen dizkio». ETAren egoeraren berri jakiteko bitartekaririk eta egiaztatzailerik ez dutela behar esan diote Barne Ministerioko iturriek Efe berri agentziari: «Nahikoa eta sobera daukagu estatuko segurtasun neurriekin».
UPDk ere kritikatu egin du bilera, eta asteartean ez dela Aieten izango berretsi du.