Arbelari begira. Bizikidetzari buruzko Baketik-en ikastaroa
Norbera da gatazka
2012-11-16 / Jokin Sagarzazu
Edozein gatazkaren oinarrian pertsonak daude. Pertsonak dira gatazken iturburua, pertsonek sufritzen dituzte gatazken ondorioak. Eta norberak bere buruarekin duen gatazka izan ohi da konpontzen zailena. Printzipio horri tiraka aritu da Peio Sarasua Baketik-eko kidea, bizikidetzari buruzko ikastaroetako lehen saioan, Tolosan. Pertsona izan du hizpide, hainbat alorretan erantzukizunak dituzten hogeita hamar bat lagunen aurrean. «Zer da pertsona? Zeintzuk dira bere ahalmenak? Zeintzuk zailtasunak? Izaki mugatuak gara», dio Sarasuak. Ezin dugu dena jakin, nahiz eta batzuetan hori hala izango balitz bezala jokatzen dugun. Guregan eta besteengan ezaugarri onak ikusteko gai gara, nahiz eta horiek ez ikusi nahi, edo ezin. Eta arrazoionamendu landuagoak egiteko aukera dugu, askotan burura etortzen zaigun lehen iritziarekin edo ingurukoenak gure egitearekin konformatzen garen arren. «Denbora behar da horretarako, eta egungo gizartean zaila da hori», dio entzule batek. Arrazoia duela erantzun dio Sarasuak. Prozesu bat dela, eta prozesu guztiek behar dutela beren denbora. Pertsonak direla prozesu horren oinarria. Bizi esperientzia jardun esparrua. Eta borondatea, gauzak aldatzeko giltza.
«Hobetzeko ahalmena dugu pertsonek», nabarmendu du Sarasuak. Baina baita geure burua engainatzeko ahalmena ere. Izaera paradoxiko horri egin behar izaten diogu aurre. Are gehiago gatazka egoeretan. Bigarren ikuspuntua gailendu ohi da, halere. Gatazka heredatu dugun bezala, hari aurre egiteko argudio eta jokamoldeak ere gure egin ditugula azaldu du. Etiketek, biktimizazioa gatazka areagotu egiten dutela. Gatazka txertatua dugula guregan. Gatazka gu garela.
Horri aurre egiteko, kultura berri bat behar dela dio. Beste balio guztien gainetik giza duintasuna jartzen duena. Askorentzat azalpen horrek izan dezake kutsu erlijioso bat. Baina ez du zertan. Esperientzian oinarritzen baita, Sarasuak adierazi duenez. Ikuspuntu praktiko batetik, giza duintasuna balio goren gisa jartzea izango litzateke bizikidetzarako gakoa.
Balioen arteko borroka izan ohi da gatazketan. Gizatalde bakoitzak dauka bere balio sistema, ideologia bakoitzak berea... Baina elkarbizitzarako beharrezkoa da balio komunak bilatzea. Ikustea etiketen atzean pertsona bat dagoela, bere eskubideak dituela. Bereiztea pertsona horrek egin duena eta pertsona bera. Zaila izaten dela onartu du Sarasuak. Torturatzaile bati, hiltzaile bati, diktadore bati zein preso bati duintasuna duela onartzea. Baina, etiketen gainetik, gizakiak dira. Pertsonak dira. Beren mugekin, eta aldatzeko ahalmenarekin. Ez da barkamena eskatu edo ematea, edo egindakoa justifikatzea. Ezta lagun egitea ere. Hori berriz gerta ez dadin egoera berriak, baldintzak, sortzea baizik. Kontzientziak piztea. Eta hori norberak has dezake. Bere ingurunean, lanean. Norbera da gatazka. Baita soluzioa ere.