Urtarrilaren 12an «konponbide haizea hauspotu» nahi du Herrira-k
Mobilizazio orokorra antolatu du Bilbon, 'Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean
2012-11-14 / Aitziber Laskibar Lizarribar
Euskal presoen eskubideen alde urte hasieran egin ohi den mobilizazioa urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. Bi aldarri uztartuko ditu Herrira-k herri mobilizazio orokorrean, biak banaezinak direlakoan. Hala erakusten du leloak: Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. Hain zuzen, egungo egoera politikoa baliatu eta konponbidea sustatzea alboratu ezineko behartzat du. Eta, bide horretan, euskal presoen eskubideak errespetatzeak gatazkari irtenbidea ematen lagunduko liokeela dio.
Euskal Herriko egungo garai politiko berriak piztutako ilusioari «konponbide haizea» antzeman dio Herrira-k: «Azken garaiotako gertakariek tunelaren bukaerako argi printzarekin amestera eraman gaituzte; aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian, gatazka egoera atzean utzi eta guztion artean bake egoera justu bat eraikitzeko», adierazi dute Esther Compains medikuak eta Eba Ferreira Athletic-eko jokalari ohiak, urtarrileko manifestaziorako deia egiteko. Erraldoia izango dela espero duten mobilizazio isilaren sustatzaileak dira biak, beste hogei lagunekin.
Talde sustatzailearen izenean, Compainsek eta Ferreirak adierazi dute bakegintzan sakontzeko «oinarri sendoak» jartzen ari direla. Horren erakusgarri dituzte duela urtebete Aieteko jauregian egindako bake konferentzia eta horren ondorioz ETAk jardun armatua uzteko hartutako erabakia. «Orain, guztion ardura da hasitako prozesuari hauspo ematea eta zehaztutako bide orria bultzatzea», esan dute.
Aieteko Adierazpenaren bigarren puntuari erreparatu diote: gatazkaren ondorioei dagokionari. Nazioarteko adituen gomendioetan oinarritu, eta azaldu dute ezinbestekoa dela «gatazkaren ondorioz preso eta erbesteratuta dauden herritarren egoeran arreta jartzea». Halaber, esan dute Espainiako eta Frantziako gobernuei «garai historiko honetan arduraz jokatzea» dagokiela. Hasteko, euskal preso eta erbesteratuen eskubideak errespetatzea.
Eskaera horiek gauzatzen lagundu nahi dute sustatzaileek, eta, horretarako, urtarrileko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, protesta «benetan erraldoia» izan dadin. «Bilboko kaleak bete behar ditugu, herritar uholdeak Madril eta Pariseraino eraman dezan konponbidearen aldeko olatua».
Eragile politiko eta sozialei eskatu diete atxikimendua erakuts dezatela mobilizazioarekiko eta bertan aldarrikatuko diren eskubideekiko. Babes horien bila ari da, dagoeneko, Herrira.
Bestalde, Joseba Sarrionandiak manifestaziorako espresuki idatzitako koplak oinarritzat hartuta Josu Zabalak egin duen abestia ere aurkeztu dute. Uxue Alberdi, Ines Osinaga, Joan Mari Beltran, Petti, Txuma Murugarren eta Igelaren Baandako kideak ere partaide dituen abestia da, eta Herrira-k mobilizaziorako prestatu duen www.urtarrilak12.com webgunean entzun daiteke.