Elkarrizketari lotzeko eskatu die Mikel Albisuk gobernuei
ETAren pausoek elkarrizketa ahalbidetzen duen «jokaleku berri bat» ekarri dutela azaldu du, Marixol Iparragirrerekin batera ETAko bi kide historikoek Parisko auzitegian hasi den epaiketan plazaratu dute gogoeta
2012-11-13 / Jenofa Berhokoirigoin - Berriemaile berezia
Joera errepresiboa alde batera uzteko eta elkarrizketari lotzeko eskatu zieten atzo Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu Antza-k Frantziako eta Espainiako gobernuei: «50 urte iraun duen gatazka armatuari bukaera emateko, beharrezkoa da alde guztiek bere partetik jartzea». ETAko kide historiko eta EPPK Euskal Preso Politikoen Koloktiboaren mintzakide taldeko kideek «gogoeta pertsonalak» plazaratu zituzten.
Gatazka politikoari «aterabide justu eta demokratiko» bat atzemateko «aukera historiko» bat dagoela azaldu zuten atzo Parisko Krimen Auzitegian. Defentsak jarri helegitea aztertzeko epaiketaren lehen eguna izan zuten atzo, eta datorren osteguna arte iraunen du. Azken bi urteetan ETAk harturiko erabakiek «elkarrizketa eta negoziazioa ahalbidetzen duen jokaleku berri bat» ekarri dutela azaldu zuen Albisuk.
«Biktimez hitz egiteko eta alde bakoitzak bere erantzukizunak asumitzeko» ETAren ordezkaritza bat bi gobernuen ordezkariekin bildu nahian dagoela oroitarazi zuen Iparragirrek, eta gehitu zuen «behin betikoz zauria hesteko» desarmatzeaz, desmilitarizazioaz eta presoez hitz egin beharra dagoela. Argiki adierazi zuten ez dabiltzala iragana ahazteko eskatzen: «Alderantziz, gertatutakoaz oroitu behar da, berriro gerta ez dadin». Parean, gobernuek «goiz ala berant etorriko den elkarrizketa atzeratzen» jarraitu izana deitoratu zuen Iparragirrek.
Hala eta guztiz ere, Euskal Herri aske bat lortzeko bidean aitzina pausoak ematen ari direla zioten: «Martxak aitzina segitzen du, norabide egokian eta ezin geldituzkoan aitzina doa; konbentzituak gaude gure herria aske eta auzokoekin bakean izango den eguna hurbil daukagula».
Giltza, herritarren esku
«Alderdi politikoek eta eragile sozial eta sindikalek dute etorkizun baketsu baten arkitektura planteatuko», Iparragirreren hitzetan. Euskal Herri aske baten lorpena herritarren mobilizaziotik etorriko dela «konbentziturik» agertu ziren. Alderdi eta elkarteen gehiengoak Ipar Euskal Herriaren ezagupenaren aldarrikapenari begira «akordio historiko» bat lortu izana adibidetzat eman zuen Iparragirrek. Albisuk, berriz, euskal gizarteak mobilizazioen bidez bakearen bidean aurrera egin izana aipatu zuen, euskal presoen sostenguz Bilbon eta Baionan egin manifestazioak etsenplutzat emanez.
Eta mezu argi eta zuzena egin zioten Parisi: «Frantziak ardura oso handia du geroari begira: edo bere pisu guztia ezartzen du gatazkaren konponketaren alde, edo Espainiaren joera antidemokratikoak bermatzen segitzen du».
Bi urtez egindako guztia
2010eko abenduan burutu lehen epaiketaz geroztik, ETAk emandako pauso guztiak zerrendatu zizkien epaileei Albisuk, «ikuspegi osoa» ukan dezaten. ETAk borroka armatua utzi duela iragarri biharamunean argitaratutako BERRIAren zenbakia erakutsi zien. Munduan diren aldaketa handien gisara, Euskal Herrian ere «garrantzi handikoak» egon direla azaldu zien: «Esperantza dakarten aldaketak dira». 2010ean auzitegi horretan irakurri zuten agiria berriro irakurri zuen, oraindik ere «gaurkotasun handia» duela zehaztuz. «Euskal Herriaren eta Espainia eta Frantziaren arteko gatazka honen oinarrian arrazoi politiko sakonak daude; hori dela eta, behin betiko konponketa bat lortzeko, bai ala bai, akordio sendo bat beharrezkoa dugu». Duela hiru urte baino gehiago ETAk ekintza armaturik ez duela burutu eta borroka armatuaren bukaera duela urte bat pasa jakinarazi izana oroitarazi zien epaileei.
«Alde batetik, gatazkaren konponketaren alde erabakiak hartu eta keinuak egin dituztenak dauzkagu, eta, bestetik, agintari politiko eta judizial espainiar eta frantsesak, joera errepresiboarekin segitzen dutenak», Iparragirreren hitzetan. ETAk eta euskal gizarteak egindako pausoei paraleloki, estatuek errepresioarekin jarraitu izana deitoratu zuen: «Makina errepresiboak beti segitzen du elkarrizketarako esperantza guztien lehertzen». Hitza hartzeko unean, gogoan izan zituzten Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbe, duela bi aste atxilotu eta geroztik bakarturik direnak: «Bakartzea tortura mota bat da, tortura zuria da; inor ez da osorik ateratzen bakartzetik». Bi urte horietan, lehen bezala, «atxiloketekin, sakabanaketarekin, estradizioekin, euskal nortasunaren ukazioarekin, menpekotasun ekonomiko eta politikoarekin, errepresioarekin eta genozidio linguistikoarekin» segitu izana deitoratu zuten.
Epaiketan, alde batetik eta bestetik atxikiriko jarrera horiek ez direla kontuan hartuko gaitzetsi zuen Iparragirrek: «Gertakari zaharrez hitz egingo diguzue, testuinguru honetarik kanpo direnez, terrorismo hitza erabiliz; horrela galdera egokiak ez pausatzeko edo, sinpleki, galderarik ez pausatzeko». Euskal Herriko egungo «aro berriaren» eta auzitegiaren artean dagoen amildegia deitoratu zuten.
«Nahiz egindako esfortzu guztiak hor izan, estatuen aldetik ezer ez dela mugitzen azpimarratu nahi izan dute», azaldu zuen Jon Enparantza abokatuak goizeko saioaren ondotik. Xantiana Cachenaut abokatua ere egon zen bertan. Nahiz testuinguru politikoa aipatzea «oso interesgarria» izan, leporatu zaienaz hitz egin ez izana nabarmendu zuen, aldiz, prokuradoreak.