Konponbideari begira

Berriak

Euskal iheslariak «modu ordenatuan itzul daitezen» lanean ari da Madril

Fernandez Diazek dio ez dagoela planik itzulera «errazteko», baina bai «modu ordenatuan egiteko»

2012-11-08 / Agentziak

Espainiako Gobernua «aspalditik» plan bat lantzen ari da «Espainian auzibideak dituzten» euskal iheslariak «modu ordenatuan itzul daitezen eta Justiziaren aurrean ager daitezen», eta auzibiderik ez dituztenak nahi dutenean itzul daitezen, atzo Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek baieztatzu zuenez.

Joan den larunbatean «blokeoa ez egonkortzeko», prozesu demokratikoaren barruan, «urrats are ausartagoak» egiteko prest agertu zen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa, besteak beste, erbestea behin betiko amaiarazteko.

Iheslarien agerraldiaren gainean galdetu zioten atzo ministroari: «Ez dago inolako planik haien itzulera errazteko. Lanean dihardugu itzultzea erabakitzen dutenak modu ordenatuan itzul daitezen; Justiziaren aurrean erantzun behar badute, hala egin dezaten, eta erantzun beharrik ez dutenak kontsuletxeetan agiriak-eta eskatu, eta, espainiar oro bezala, Espainiara itzuli ahal daitezen».

Publizitatea