Aldebikotasunaren ordua da
2012-11-04 / Tasio Erkizia eta Mikel Etxaburu - Ezker abertzaleko kideak
Euskal Herriak duen biolentzia egoerari irteera bat eman behar zaio. Aski da etengabeko sufrimendu eta giza eskubideen urraketekin! Enara Rodriguezek, Logroñoko kartzelatik irteeran bizi izan zuen kalbarioari stop esan behar zaio. Preso gaixoekin daramaten politika kriminala geldiaraztea premiazkoa da. Parot doktrina aplikatzea jasangaitza egiten zaigu. Gobernuarekiko disidentziak torturatua izateko arrisku bizia du. Eta egoera hori gainditzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketa armak desegiteko, presoak herriratzeko eta biktima guztiei zor zaien aitorpena egiteko. Herriak ozen eta zorrotz esan digu zein den bere nahia eta exijentzia. Baina batzuek entzungor diraute. Ez dirudi gehiengoaren oihu ozena askorik inporta zaienik. Haien kezka ez da giza eskubideen errespetua, interes politiko partikularrak zaintzea baizik. Horretarako, denak balio du.
ETA erakundeak eta ezker abertzaleak, oro har, pauso asko eman ditu. Urriaren 20an bete da urtea, ETAk armak betirako isiltzeko konpromisoa hartu zuena. Jarduera armatua behin betiko uzteko erabaki irmoa hartu ondoren mahai batean eseri zen bere ordezkaritza. Ordu ezkero, elkarrizketak hasteko Estatuek noiz eta nor aukeratuko itxaroten dirau. Esana dute, argi esana ere, hitz egin nahi dutela biolentzia aroak utzi dituen ondorioak gainditze aldera. Prest daudela desarmatze osoa egiaztatzeko neurriak hartzeko, baina horretarako jesarri behar direla mahai baten inguruan. Borondate garbia erakutsi du.
Batzuek borondatea erakutsi arren eta aldebakarreko urratsak eman arren prozesu demokratikoak aurrera jo dezan, heldu da unea zeinean aldebikotasuna ezinbestekoa bihurtu den. Urte luzeetan eta modu garratzean bi aldeetatik biolentzia egon denez, eta hori ez dugu uste inork dudan jartzen duenik, egoera hori gainditzeko beharrezkoa da guztion inplikazioa. Bi aldekoek behar dute biktimak aitortu eta errekonozitu; era askotako biolentziak sortu duen sufrimenduaren gaineko autokritika bi aldeek egin behar dute; eta batez ere, guztiok behar dugu zintzoki adierazi gure helburu politikoak lortzeko soilik bide demokratikoen apustua egiten dugula.
Baina oraindik, zoritxarrez, oso urrun gaude. Estatuek muzin egiten diote elkarrizketari. Eta ez bakarrik muzin, praktikan aurkako jarrera aktiboa hartzen ari baitira. Beraiek gerra logikan jarraitzen dute: Politika egiteagatik atxilotu, kartzeletan giza eskubideak modu eskandalagarrian urratu, militante independentistak gaizkile gisara kontrolatu... hainbat modutan saboteatzen ari dira prozesu demokratikoa. Eta oztopatzeko modurik zuzenena, Saul Curto eta antzeko militanteak atxilotzea da. Atxiloketa horrek, alegia, irakurketa bakarra du: Estatuen helburua elkarrizketarako aukerak xahutzea da. Nahiago dute gerra egoera batean modu iraunkorrean mugitu barik geratzea.
Estatuen jarrera immobilista eskandalagarria da. Bake aukerak mesprezatzea arduragabekeria itzala da. Baina gobernuan ez dauden indar politikoen jarrera zein da? Agintariek immobilismoan irauten badute, beraien politikak koste gutxi dakarkielako da. Edo, beste modu batera adieraziz, beste zenbait alderdi politikoren babesa daukatelako da. Babes hori da kendu behar dioguna. PPk ez du bere borondatez inoiz aldatuko jarrera oztopatzailea, horrela jarraituz Espainian txaloak jasotzen dituelako eta, gainera, bere pentsaera atzerakoi eta ultraeskuindarraz bat datorrelako. Aldaraziko ditugu, politika anker hori beraien hauteskunde interesen aurka joan dakiekeela uste dutenean. Alegia, beste alderdi, buruzagi eta iritzi publikoa aurka jartzen zaien neurrian. Hori da irabazi behar duguna.
Hortxe datza, hain zuzen ere gakoa: zein funtzio betetzen dute Patxi Lopezek edo Iñiko Urkulluk estatuen jarrera inmobilista honetan? Raxoyren gobernuak daraman jarrera oztopatzailea kritikatzen dute ala praktikan babestu egiten dute? Teorian eta noizbehinka aipatzen dute urratsak egin behar direla edo presoekiko politika aldatu behar dela. Baina praktikan zer egiten dute ? Bistan da PSE alderdiak Rubalkabak esango duena egiten duela, alegia, errepresio bidea babestu. Eta Urkullu jaunaren praktika, zer-nolakoa da ?
Jakin badakigu, herrietan ezagutzen ditugulako, PNVko militante asko eta asko ez daudela ados une honetan egiten ari diren atxiloketekin eta, oro har, presoekiko daramaten gorroto jarreraz. Eta areago, oso haserre zeudela azkenengo abuztuan Josu Uribetxebarriaren kasuan, beraien buruzagiek egindako adierazpen iraingarriekin, zeintzuen arabera preso horren gose greba eta beste hainbat herritarren protesta biziak «espektakulu» edo «propaganda» iruditu zitzaizkien. Oro har, ez dator bat, presoen eskubideekiko jarrera edo prozesu demokratikoa bultzatzen izan beharko lukeen funtzio aktiboari dagokionez, militanteen sentsibilitatea eta alderdi horretako buruzagiek daramaten jarrera epela, eta askotan kolaboratzailea.
Urteetan esan digute era guztietako giza eskubideen urraketak salatzen zituztela. Eta areago, ETA erakundeak jarduera armatua utziko balu presoekiko politika erradikalki desberdina izango zela, presoak kalera irtengo zirela. Baina orain, erakunde armatuak urrats sendoak eman dituenean, zer gertatzen da? Lehen, banketxe bateko kutxa edo zaborrontzia erretzeagatik tokian tokiko udalek berehala protesta bilkura deitzen zuten, eta, orain, aldiz, gaixo dauden presoak kartzelan hiltzen utzi arren edo politika egiteagatik atxilotu arren, gobernua kritikatzera ere ez direla ausartzen. Presoen eskubideen aldeko bilkura, manifestazio edo edozein ekintza baketsutan parte hartzeari uko egiten diotela. Lehen, Rubalcaba babesten zuten, eta, orain, PPren gobernuak daraman politika kriminala. Hortaz, herritar askoren galdera zera da: noiz arte honela?
Beraz, konpromiso argiak eta tinkoak hartzeko ordua da. Bake iraunkorra eraikitzeko aukera hau ezin dugu galdu. Euskal Herriak, prozesu demokratikoa behar du, eta orain da guztiok batera bide berean arraun egiteko unea. Mobilizatu eta herria astintzeko momentua da. Herritar guztien konpromisoa behar dugu, baina baita hainbat alderdi, sindikatu eta giza eragiletako buruzagien konpromiso argia ere. Inor ez da libratzen. Guztion esku dago Estatuen jarrera ankerra aldaraztea. Prozesu demokratikoak aurrerapausok behar ditu, eta, horretarako, aldebakartasunik alde bikotasunera pasatu behar da. Estatuak inplikatzea lortu behar da. Posible da, indar nahiko badago, baina bildu eta presio eraginkorra egin beharrean gaude.
Ezker abertzaleak aldebakartasunaren bidetik urrats berriak egiten jarraituko du. Etsaiaren itsukeria ankerrenek ere ez gaituzte aldenduko geure egin dugun ildotik. Alferrik ari dira. Baina giza eskubideen defentsa guztion eginbeharra da. Polizien jarrera erasokorra salatu eta kritikatzea ez dagokio soilik ezker abertzaleari. Egoera honetan, euskal gizarteak errebelatu behar du. Kontzientziatu, astindu eta kalera irten.