Desegiteaz ere ez du hitz egin nahi Espainiako Gobernuak ETArekin
Barne ministroak dio ETAk presoei buruzko akordioa lortu nahi duela desegiteko, baina gobernuak ez duela negoziatuko berretsi du ETAren amaiera «arduraz eta azkartasunez» jorratzeko eskatu dio Lokarrik PPri
2012-11-01 / Edurne Begiristain
ETArekin ez dago zer negoziatu, ezta haren desegitea ere. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak argi utzi du ez dela inolako negoziaziorik egongo erakunde armatuarekin: «ETAk bere presoen etorkizuna negoziatu nahi du gobernuarekin, eta prest legoke desegiteko, bere egiturak deuseztatzeko eta armak emateko presoen inguruko akordio baten truke. Horretan dudarik ez dut. Baina Gobernuak ez du sekula ETArekin negoziatuko».
Barne ministroak atzo El País egunkariak argitaratutako informazio bati erantzunez egin ditu adierazpenok. Albiste horren arabera, Espainiako Gobernuak kartzela politika aldatuko balu, ETAk desegiteko erabateko prestasuna edukiko luke. Fernandez Diazen hitzetan, gobernuak ezin du negoziatu ETAren moduko «erakunde terrorista» batekin. «Ez dugu negoziatu, ez gara ari negoziatzen, eta ez dugu negoziatuko. Hasieratik, oso garbi jarri izan dugu hori». Haren esanetan, negoziatuz gero, ETAk bere «arrazoiak» badituela onartzea litzateke eta «erakunde terrorista batek ez du inolako arrazoirik».
Bestalde, EH Bilduren balizko legez kanporatzeari buruz ere mintzatu da Barne ministroa. Laura Mintegi lehendakarigaiak astelehenean adierazi zuen Espainiako Gobernua okerreko bidetik doala eta bake prozesu bat zer den ideiarik ez duela. Horri erantzunez, Fernandez Diazek esan du EH Bilduk «marra gorria» igaro duela eta Estatuaren abokatuak zein fiskal nagusiak kontuan hartu beharko luketela. Haren iritziz, «azkartu» egin da EH Bilduren balizko legez kanporatzerako «kontagailua». Estatuko fiskal nagusiak esan du ministroaren eskaera aztertuko duela.
Fernandez Diazen adierazpenak gogor salatu ditu Mintegik, bere blogaren bitartez. Han salatu du Espainian hitz egitea «delitua» dela, eta «bakearen aldeko aldarriak» kartzela zigorra jaso dezake. Ministroaren adierazpenei galdera batekin erantzun dio EH Bildukoak: «Fiskalak zer ikertu behar du, adierazpenak ala prebarikazioa?». Fernandez Diazek larri gaixorik diren euskal presoekin duen jarrera hartu du aintzat Mintegik hori galdetzeko. «Ministroak berak esan zuen prebarikazioan eroriko zela Josu Uribetxebarria askatuko ez bazuten». Hala, gogoratu du beste hamahiru preso daudela Uribetxebarrriaren egoera berean: «Ministroak prebarikatzen du, eta hori delitua da».
Eskaerak gobernuari
Bestalde, Lokarrik Fernandez Diazi eskatu dio indarkeriaren amaieran «ardura handiz» eta «azkartasunez» jokatzeko. «ETAk desegiteko bidean aurrera egiteko daukan borondatea aukera handia da bake prozesua sendotzeko», Lokarriren ustez. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio kontaktuak egin ditzala erakunde armatuarekin, gaur egungo legediak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko eta armak uzteko, desegiteko eta gizarteratzeko programa martxan jartze aldera.
Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile Idoia Mendiak, berriz, gaixorik dauden presoen kasuak aztertzeko, larri daudenak kaleratzeko eta besteak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Legedia «malgutasunez» aplikatzea ere galdegin dio. Halaber, presoei ere aurrerapausoak emateko eskatu die Mendiak: «Euren ahotsa berreskuratu behar dute, orain arte ezker abertzalearen menpe egon dira eta».
Nafarroako Gobernutik Jose Luis Sanchez de Muniain eledunak adierazi du espero duela ETAk baldintzarik gabe desegitea eta armak uztea. «Ez gobernuak ez gizarteak ez dio ezer zor ETAri, bera da gizartearekin zorretan dagoena», esan du.
Amaiurreko diputatu Rafa Larreinak, ordea, «ausardia» eskatu dio Mariano Raxoi presidenteari bakegintzari heltzeko, «prozesu hori amaitu gabe dagoen Europako azken txokoa delako». Amaiur bakearekin «erabat engaiatuko» dela ziurtatu du Larreinak.