Bakerako foruma eginen da Baionan, abenduan, Aieteko nazioarteko eragileekin
Euroaginduaren aurkako taldea desegin eta Bake Bidea mugimendua osatu da, gatazkaren konponbidean eragiteko asmoz Foruma abenduaren 15ean eginen da, Lokarri eta unibertsitatearekin elkarlanean
2012-10-11 / Aitor Renteria
Abenduaren 15ean gatazkaren konponbiderako foruma eginen dute Baionan, Aieteko adierazpenean parte hartu zuten nazioarteko eragileekin. Egitasmoa Bake Bidea mugimenduak antolatu du, Baionako Unibertsitatearekin eta Lokarrirekin elkarlanean. Antolatzaileek nabarmendu dute bost puntu zituela Aieteko Adierazpenak. Hari erantzunez, ETAk behin betiko utzi zituen armak duela urtebete. Frantziak eta Espainiak ez dutela konponbidearen aldeko urratsik egin gogoratu zuen Erregina Dolosor bozeramaileak. Frantziari eskaera zuzena egiteko eta bake bideak eraikitzeko Ipar Euskal Herrian bertan, Aieten izandako eragileekin, alderdi politikoekin, sindikatu eta eragileekin bilduko dira ondoko asteotan xedea aurkezteko.
Euroaginduaren aurkako kolektiboa zabaldu eta Bake Bidea izeneko mugimendua osatu dute, gatazkaren konponbide integrala dutela helburu. Baionan egindako ekitaldian presente egon ziren, bertzeak bertze, Laurence Hardouin (Cimade), Christophe Deprez (Giza Eskubideen Liga), Erregina Dolosor (CFDT), Peio Dufau (CGT), Aurore Martin, Filipe Bidart, Yvette Debarbieux (Donibane Lohizuneko hautetsi komunista), Alice Leiziagezahar (Berdeak, Akitaniako kontseilaria) eta Michel Mendiburu (Anai Artea). Bake Bidearen sostengatzaileen artean daude Giza Eskubideen Aldeko Batzordea, Etxerat, Solidaires, LAB, Batasuna, AB, NPA eta hautetsi talde zabala.
2011ko ekainean euroagindua salatzeko ekitaldia egin zuten Miarritzen, eta Aieteko konferentziaren biharamunean, gatazkaren konponbide politiko, demokratiko eta integral baten aldeko manifestazioa egin zuten Baionan. Atzokoan, abenduko foruma aurkezteaz gain, azaroaren 10ean Herrira-k Baionan antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu zituen herritarrak.
«Nahiz eta gizartea eta nazioarteko adituak estatuen interpelatze lanetan ibili, ETAk baino ez du erakutsi elkarrizketarako gogoa», erran zuen Dolosorrek. Aieteko bide orria oinarritzat hartuz, gizartean eztabaida bultzatzea eta prozesuari buruzko gogoeta erraztea du xedea. Herritar eta eragileen mobilizazio azkarraren bidez eskubide demokratikoak bermatuko dituen prozesua martxan jartzea lortuko dela azaldu zuen Dolosorrek. Borondate hori, lehen unean, forumaren bidez gauzatuko dute, eta ondoren nahi duen orori irekia izanen den eztabaida ziklo iraunkorra antolatuko dute.
Gizartearen gehiengoak konponbidearen aldeko borondatea duela azpimarratu zuten. Dolosorrrek adierazi zuen gaurko errealitateari begira hainbat kezka eta galdera nagusitzen direla, adibide batzuk aipatuz. «Bake prozesu baten planteamenduak nolako erronka mota eragin dezake? Nola gainditu gatazkaren ondorioak? Zein izan daitezke adiskidetze prozesua lagundu edo tratatu ditzaketen elementuak?». Gatazka politikoaren konponbidean pausatzen diren lehen galderei ihardesteko asmoz, eragile guztien parte hartzea funtsezkoa dela azpimarratu zuen.
Atzokoan ez zuten azaldu forumak ukanen dituen egitaraua, ezta bertan izanen diren partaideak ere. Ondoko asteetan argituko dute hori.