Konponbideari begira

Max Brisson eta Anaiz Funosas, ezina hitzez egina

2018-07-08

Bata, Ipar Euskal Herriko eskuinaren ordezkaria urteetan; bestea, Askatasuna erakundeko bozeramailea lehenik, eta Bake Bideko lehendakaria gero. Biek, ordea, elkarri hitz egiten ikasi behar izan dute, datozen belaunaldiei begira, Aietetik sentitu duten ardura historikoa dela eta. https://www.berria.eus/ahomentan2018/07/08/ezina_hitzez_egina.html

Aitor Elizaran: "ETAk aztertu izan ditu prozesuen arriskuak, baina ez hausturenak"

2018-05-25

[ETAren ibilbidea. eta VII] Lizarra-Garazi akordioaren hausturaren ondoren, ETAn sartu zen Elizaran, eta klandestinitatean zela ezagutu zituen konponbide politikorako ondorengo prozesuaren saioa eta ezker abertzaleko eztabaida estrategikoaren hasiera. Aitortu du talka bat egon zela ezker abertzalean, eta uste du "aukera onena" atera zela aurrera.

Carmen Gisasola: "ETAk zazpi urte galdu ditu eszenifikazioan, eta presoena zaildu egin da"

2018-05-12

[ETAren ibilbidea, VI] ETAn urteak igaro ostean, haren estrategiatik aldendu egin zen Carmen Gisasola, kide batzuekin batera. Lizarra-Garazi aurreko garaiak ziren. Uste zuen garaia zela borroka armatua alboratzeko eta fase politikora pasatzeko. Gero, 'Langraiz bideko' kideetako bat izan zen. 2011n hasi zen baimenekin, eta 2014an utzi zuen kartzela.

Mertxe Galdos: "Ezker abertzalekoak ez ziren nafar-nafarrak ere izan genituen laguntzen"

2018-05-09

[ETAren ibilbidea, V] 1977an sartu zen ETAn Mertxe Galdos, eta handik bederatzi urtera atxilotu zuten, Iruñean. Hego Euskal Herriaren zatiketa administratiboa burutu berriko garaiak ziren. Uste du Madrilentzat Nafarroa estatu auzia zela, eta Poliziak laborategi moduan erabili zuela herrialdea. Esan du Aljerkoa aukera handi bat izan zela.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon