Rosa Rodero eta Ane Muguruza. Minaren zauriak kemena du orbain
2020-07-26
ETAren biktima da Rosa Rodero, GALena Ane Muguruza. Batak senarra galdu zuen, eta besteak ez du inoiz aita ezagutu. Ustez, aurrez aurre behar lukete, baina elkarren ondoan dira, elkarri goxo entzuten, elkarri zauriak arintzen, eta bat egiten minari aurre egiteko.