2015-05-25
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak 50 parlamentarietatik 26 lortu dituzte; Iruñean ere badira aldaketarako zenbakiak. Bizkaian eta Araban ere jeltzaleak nagusitu dira. Gasteizen PP, baina zail du.
2015-05-24
Interes handiko udal eta foru hauteskundeak izango dira gaur Hego Euskal Herrian. Nafarroan dago gehien jokoan: aldaketa historikoa egiteko zenbakiak badiren ikusiko da.
2015-05-24
Alderdiek gaur izango dute eguna azkenengo hamabost egunetan egindako lanak merezi izan duen jakiteko. Adituen iritzian, halere, hauteskunde kanpainek eragin txikia dute balizko boto-emaileen erabakietan.
2015-05-23
Ez du aukerarik ikusten abertzaleen arteko elkarlanerako. Olanok ezker abertzaleari leporatzen dio «zubi guztiak botatzea» eta jeltzaleen aurkako «gorrotoa» zabaltzea.
2015-05-23
EAJ, PSE-EE eta PP ados jartzeak ez du kezkatzen Xabier Olano; itxaropena du «ezkerreko taldeak» diputatu gehiago lortuko dituela.
2015-05-23
2015-05-23
2015-05-23
Martxoaren 26an azkeneko aldiz hitz egin zuen parlamentuan, eta agurrik egin gabe utzi zuen atrila Patxi Zabaletak. «Beti oposizioan, inoiz ez agintean», lehen lerroa utziko du Euskal Herriko politikako gertaerak gertutik ezagutu dituen gizon honek.
2015-05-22
Aldaketaren aldeko indarrek 26 eserleku lortzea da EH Bilduren «hipotesi bakarra». Araizen arabera, horien artean lehen indarrak hartu beharko luke gobernuari begira proposamenak egiteko lidergoa.
2015-05-22
Eusko Legebiltzarra tramitatzen ari dira Udal Lege egitasmoa; Araban, Bizkai eta Gipuzkoan sortuko diren udal berriei eragingo die. Udalen eskumenak eta finantzaketa zehaztuko ditu arau berriak.