Erabakitzeko eskubidearen defentsan, enplazamendu zuzena egin dio Maddalen Iriartek Iñigo Urkulluri: "Zure ondoan izango nauzu". Hark, erantzun: "Egin dezagun bidea". Euskarari buruzko bideoan esandakoei eutsi die Mendiak: "Forentseei PL3 bat eskatzea beharrezkoa al da?".
EAEko administrazio publiko osoa hartuta, langileen %40 pasa daude dagokien hizkuntz eskakizuna bete gabe. Jaurlaritzako postuen %43k ez dute derrigortasun datarik: 3.300 postuk baino gehiagok.
Diada eguna izan ohi da irailaren 11 Katalunian, baina festa eta aldarrikapenak mugak gainditu ditu, eta legebiltzarrerako bozetan txertatu dute hautagaiek; berdin gertatu da Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioekin ere.