E26 - Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Publizitatea

Gai tematikoak

Tunel irteeran, baina maldan gora

2016-09-25
Atzeraldi ekonomiko betean hasi zen legealdia 2012an, eta BPGaren %3,3ko hazkunde erritmoa du orain EAEko ekonomiak. Susperraldiak, nolanahi ere, ez du gainontzeko aldagai sozioekonomikoen hobekuntza nabarmenik ekarri oraindik.
Iazko Memoriaren Eguneko omenaldia, Eusko Legebiltzarrean. / JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Bizikidetza. Gabeziak osatzeko garaia?

2016-09-24
2012ko Eusko Legebiltzarrerako bozetan bakegintzak pisu handiagoa izan zuen. Kontsentsu osorik izan ez bada ere, urrats batzuk egin dira geroztik; batez ere, biktimen eta bizikidetzaren arloan. Trabak gainditu eta gabeziak osatzeko balioko al du datorren legealdiak?
Joan den abenduan, EuskararenNazioarteko Egunean, Gasteizenegindako mosaikoa. / JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Adostasun aukera eta liskar arriskua

2016-09-22
Ziklo berria gero eta indar gehiagorekin aipatzen duten garaian dator legealdia. Kanpainako polemika nagusiak erdian hartu du euskara, hizkuntza eskakizunen harira. Gaiak eztabaida sortuko du legealdi berrian. Adostasun ildo bat zabal liteke euskaltegien doakotasunari buruz.
Berotegi efektuko gasen isuriak %40 apaltzeko neurriak hartubeharko dituzte. / WORDPRESS

Parisera, bakoitza bere bidetik

2016-09-21
Klima aldaketaren aurkako politikek bete dituzte alderdien ingurumen programak. Oro har, bat datoz aldatu egin behar dela gas isuriak urritzeko energia, eta sustatu garraio publikoa. Baina, batez ere, azpiegituretan dituzte desadostasun nagusiak.
Pili Zabala (Elkarrekin Podemos), Idoia Mendia (PSE-EE),Maddalen Iriarte (EH Bildu), Iñigo Urkullu (EAJ), XabierUsabiaga (moderatzailea) eta Laura Garrido (PP),joan den asteartean, ETB1eko eztabaida saioan. / BERRIA

Oinarriak eta bideak

2016-09-18
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek EAErako itun berria proposatu dute, erabakitzeko eskubidean oinarritutakoa. Zer egin, ordea, Espainiak ezezkoa emango balu? Ez dute ikuspegi bera. PSE-EEk ez dauka estatutuaren erreformarako presarik, eta PPk, asmorik.
Zumarragako Arcelorreko langileak odola ematen, herritarren elkartasuna eskertzeko, joan den apirilean. / JUAN HERRERO / EFE

Odol berria industrian

2016-09-17
Enplegua sortzeko politiketan industriari garrantzi berezia eman diote alderdiek. Enpresak sendotzeko eta Euskal Herrian sustraitzeko funtsak proposatu dituzte EAJk eta EH Bilduk. Enplegu publikoa sortu nahi du Elkarrekin Podemosek.
 / JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Eztabaidarako atea zabalik dago

2016-09-16
Hezkuntzak leku handia izango du hurrengo legealdiko agendan. Hitzarmen bat egiteko beharraz mintzatu dira alderdi gehienak, eta lege bat egiteko proposamena ere mahai gainean dago. Bi gai dira giltzarriak: finantzaketa eta hizkuntz ereduak. Gehiengo ezberdinak sor litezke.
Abuztuan Etxerat-ek Zarautzenegindako mobilizazioa. / GORKA RUBIO / ARP

Basatzan trabatuta

2016-09-13
Presoen eta armagabetzearen gaian gauzak ez dira askorik mugitu azken agintaldian; irailaren 25etik aurrera konpondu beharreko arloak dira biak ala biak.