Gutxieneko pentsioak 1.080 eurora igotzea proposatu du EH Bilduk 2016-09-21 Jasone Agirrek gogoratu du EH Bilduk neurri hori eraman zuela Eusko Legebiltzarrera eta ez zela onartu «batzuek makurtzea hautatu zutelako»
"Gaia ateratzeko ona bada, ondo dago polemika" 2016-09-21 'Birra bat' solasaldian izan da PSEren lehendakarigai Idoia Mendia, eta, besteak beste, hizkuntza eskakizunei buruz egindako bideoa defendatu du.
Industria "garbia" ardatz duen ekonomiaren alde egin du Elkarrekin Podemosek 2016-09-21 Zabalak «legedi bateratua» galdegin du, enpresek ekoizpena deslokalizatzen badute diru laguntza publikoak itzultzera behartzeko
Urkulluk ez du "hausturarik" nahi estatus berrirako bidean 2016-09-20 EAJren lehendakarigaiak zazpi urrats aurkeztu ditu autogobernua «egokitzeko». EAEn ituna lortu ondoren, estatuarekin ados jarri nahi du.
Hiruren arteko gobernu ituna proposatu du Otegik, "Nafarroan egin bezala" 2016-09-20 Gogoratu du EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu elkarrekin ari direla Nafarroan. Voxeko kide bat EH Bilduren Bilboko hitzaldia eteten saiatu da.
Memoria, «XXI. mendera ekarria» 2016-09-18 «Etorkizuneko bizikidetza erronkekin» osatu nahi du EAJk Bake eta Bizikidetza Plana.
PSEk orain arteko itunak berrikusiko ditu, EAJk «haustura» bilatzen badu 2016-09-18 Autogobernu eredurik ez izatea leporatu dio Mendiak Elkarrekin Podemosi. «Abertzale eta ez-abertzaleentzako» proiektua galdegin du.
«Behetik eta jendearekin» egin nahi du proiektua EH Bilduk 2016-09-18 9.000 lagun inguru batu dira Bilbo Arenan, EH Bilduren kanpainako ekitaldi nagusian. Otegik koalizioaren aldeko botoa eskatu du, «herri honek albiste onak behar dituelako»
Lehen mailako osasun arreta emateko sei zentro berri agindu ditu Urkulluk 2016-09-17 Hautagai jeltzaleak uste du «euskal osasun sistema publikoa bermatzea» lortu dutela. «Kudeaketa arduratsua» goraipatu du.