Sanchezek esan du ez duela PP babestuko, eta gobernua osatzen saiatuko da. Erabakitzeko eskubidea baztertzeko eskatu dio Podemosi. Jarrera aldatuko duela uste du PPk.
PPko presidentegaiak alderdiei bilera sailean eskatuko die hautagaitzarik bozkatuena errespeta dezatela. PSOEk ez du argitu alternatiba eratzen saiatuko den. EAJk elkarrizketa eta ituna nahi ditu.
EAJk diputatu bat irabazi du baina Geroa Bai ordezkaritzarik gabe gelditu da; EH Bildu zazpitik bira jaitsi da. Espainiako Gobernuaren osaketaren zain dira, PPk eta C's-k ez baitute gehiengo osorik.
Diputatu bana eskuratu dute Ahal Dugu-k, PPk, EAJk eta PSEk. Ahal Dugu-k irabazi du, botoen %27,01rekin eta PPri ia bederatzi puntu aterata. EH Bildu bosgarren indarra da.
Ahal Dugu Bizkaiko bigarren alderdi bilakatu da, maiatzean lortu zuen boto kopurua bikoiztuta. Gainerako alderdi guztiek botoak galdu dituzten arren, PSE-EE eta EH Bildu izan dira kaltetuenak.
Botoak eta diputatu bat irabazi arren, lau urteotako goranzko joera eta nagusitasuna eten du EAJk. EH Bilduk bi eserleku eta 49.282 boto galdu ditu lau urtean.
Bi koalizio abertzaleek ez dute ordezkaritzarik lortu, eta 2011ko emaitzekin alderatuta, 27.500 boto galdu dituzte. Historiako datu txarrenak izan arren, sozialistek diputatua errepikatzea lortu dute.