EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, PSE-EE eta PPko ordezkariek mahai ingurua egin dute Radio Euskadin. PP bakarrik gelditu da egungo egoera mantentzearen aldeko defentsan.
PPko presidentegaiak zin egin du foru erregimena eta itun ekonomikoa ez direla «inoiz» ukituko. Botoak irabaztearen truke gezurrak esatea leporatu die Esparzak ituna kolokan jartzen dutenei.