Kazakhstango egoera «kontrolpean» du Tokaievek

Gobernuak Errusiaren, Turkiaren eta Txinaren babesa jaso du. Protestetan, gutxienez 160 lagun hil dituzte.

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun

NURSULTAN. Kazakhstango presidente Kassim-Jomart Tokaievek atzo adierazi zuen herrialdean ordena berrerazarri dutela, «estatu kolpe bat» eragotzi ostean. ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundearen bileran egin zituen adierazpenak. Han, Errusiako presidente Vladimir Putinen babesa jaso zuen. Haren arabera, herrialdearen aurkako eraso bat izan da azken egunetakoa.

 

Gasaren prezioaren igoerak bultzatu zituen lehen mobilizazioak, baina, Tokaieven arabera, «manifestazio baketsu» haiek baliatu zituzten estatuaren aurkako eraso bat hasi eta «azken 30 urteetako krisi handiena» eragiteko. Haren hitzetan, baina, egoera «egonkortu» dute, Almatyko, Kizilordako, Taldikorgango eta Tarazko eraikin publikoak berreskuratu ostean. Halere, ODKBren 2.000 militarren laguntza izaten jarraituko du. Putinen arabera, «beharrezkoa den bitartean» jarraituko dute haiek Kazakhstanen. Era berean, gobernuari laguntzeko prest agertu dira Txina eta Turkia ere.

Urtarrilaren 2an protestak hasi zirenetik, gutxienez 160 lagun hil dituzte, eta 1.300 inguru zauritu. Atxilotuak, berriz, 8.000 baino gehiago dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.