ZUZENDARIARI

Eta bitartean...

Otxandio
2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Noiz bilakatzen dira gure bizipen pertsonalak egitura arrazista bat? Noiz eraldatzen da diskriminazioa, zapalkuntzan edota indarkerian? Nola bazter ditzake ikuspegi orokorrean oinarritutako lege batek, zenbait herritarren bizipen pertsonalak? Zeintzuk dira gogoan hartu beharreko bizipen horiek?

Izan ere, diskriminazioak eta arrazakeriak era horretan funtzionatzen dute. Ez dira inoiz gure erruaren, gure historiaren, gure DNAren parte. Beti aurkituko dira beste nonbait, inoiz ez hemen, nigan, gugan. Eta bitartean eguneroko barne borrokan, ahots batek zera gogoaraziko digu. Ez dute aurretiaz gu epaitzeko eskubiderik. Ezin diegu hirietako hainbat toki beraien legeekin blokeatzea onartu. Popatik hartzera! Debekatua dute gure auzoetan segurtasunik eza hedatzea.

Baina, eta gure errua balitz? Bere buruaz beste egiteko joera duen Europako hizkuntza zaharrenetako bat erabiltzeko hautua egitearren?

Joan Mari Torrealdai irudikatzen dut. Euskararen liburu beltza-ri pasarte berri bat gaineratzen. Baita atxilo daramatela, zenbait herritar, «Begira, bat gehiago. Gure aurreiritzien arabera jokatzen duen beste norbait» elkarri xuxurlatzen. Zaila zure errugabetasuna guardia zibilen auto bateko atzeko eserlekuan defendatzea, ez?

Eta, bitartean, ezinezkoa egingo zaigu komunitate beraren parte bilakatzea, botereak gu beste norbait garela aurresuposatzen baitu, etengabe.

Beraz, ez dago irtenbiderik, ez eta larrialdi irteerarik ere, dena errepikatzen da.

Egiturak ez dira lege berri honen aurka bozkatzearen ondorioz desagertuko. Lege edota epai berri hauek etengabeko intentsitate txikiko zapalkuntzaren luzapen logikoa dira. Lege eta epai berri hauek agerian uzten dute Frantziak eta Espainiak beraien herrialdeen irudia birmoldatzeko daukaten borondate gabezia.

Eta bitartean, bareak barraskiloa belar txarrez elikatzera gonbidatzen jarraituko du, berak, urazaren abaroan, eguzki izpietatik babesten jarraitzen duen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.