andoni egana

Badaezpada... bota

2024ko ekainaren 12a
05:00
Entzun

Ezagutzen dut emakume bat lanik ez duena baina, batetik eta bestetik, hilean ia 2.000 euro sakelaratzen dituena laguntzen bidez; atzo neuk ikusia. Gaztetxo kuadrilla bat zebilen parkean labanak eskuetan; Ertzaintza pasatu zen parean, eta ez zieten jaramonik egin. Gazteleraz zipitzik ere ez dakiten umeak sortzen ari dira Katalunian, hango hezkuntza sistema negargarriaren ondorioz. Gazteen erdiek baino gehiagok, preserbatiboa erabili ordez, biharamuneko pilula erabiltzen dute. Piszinarik gabeko kartzelarik ez dago, alerik ere, Espainian. Nafarroako talde ekologista garrantzitsueneko buruak hogei lizar eraitsi ditu etxe atarian. Hedabide batzuek aski dute diru-laguntzetatik jasotzen dutena, bizirauteko; gainerakoa negozio hutsa da.

Erraza da gezurrak asmatzea. Eta egun, nagusiki sare sozialen bidez, oso erraza gezurrak hedatzea. Gezur horiek sinesteko prest dagoen jendea baino ez da behar. Eta jende asko dago letxean, etxean, ertzean... norbere ezinaren errua beste norbaiten bizkar botatzeko desiratzen. Nire ongizatea ezinezkoa bada, egon daitezela, gutxienez, gorroto ditudanak, gaizki.

Aste honetan, tabernako berriketaldietan, Albise Pérez izan da mintzagai nagusi. Jijiji eta jajaja. Baina eman behar liguke zer pentsatua...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.