Ainize Madariaga

Jestuen dasta

2024ko ekainaren 27a
05:00
Entzun

Elkarrizketak, usuenik, barku berean gertatzen badira ere, agitzen da oharkabean norberak berera jauzi egitea, bitakorako orratzak erabat xoratzeraino.

Uneak u maiuskula galdatzen duen horietariko batean elkartu dira bi lankideak gelaxka batean, espontaneoki. Badira aitzinetik hitzordurik eskatzen ez duten beharrezko topaketa batzuk: une horretan, lankideek ukan dute behar gorria husteko haien bizkar-zakuaren. Delako hark serora iduri duela baina, ororen buru, elorriz beterikoa dela, eta bere xedea kausitzearen truk, ez duela nehork ez ezerk gehiago konta; ez ere bere berdinek; ez ere bere borroka-kide ohiek. Eta, eskuaz egin du jestua buru-kaskoan eguzkitako krema hedatuko balu bezala, baina 10cm gorago, ilea hunki gabe, adierazi nahian leporaino asea dela delako haren jarreraz, haren zerbitzuan behar baititu denak.

Solaskideak, ordea, keinu horrekin entelegatu dio delako hark goratik hartzen duela jendea, eta bere motxila husteari ekin dio zentzu horretan, arrunt bertze barku batetik. Jestuen interpretazioen interpreteak baluke lanik. Zuretzat, jestu horrek zer erran nahi du?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.