AfDko hautagai bat labanaz zauritu dute Alemanian

Eskuin muturreko alderdi horren hautagai Heinrich Koch kanpaina egiten ari zen eraso egin diotenean.

Erasoa gertatutako lekua. RONALD WITTEK/EFE
Erasoa gertatutako lekua. RONALD WITTEK/EFE
xabier martin
2024ko ekainaren 5a
17:20
Entzun

Joan den astean,  polizia bat hil zen Michael Stuerzenberger eskuin muturreko politikariaren aurkako atentatu batean, Mannheim hirian (Alemania), eta hiri horretan bertan beste eraso bat izan da bart, oraingoan Heinrich Koch eskuin muturreko hautagaiaren aurka. AfD Alemaniarentzako Alternatibako kidea kanpaina egiten ari zen labanaz zauritu dutenean.

Atzo 22:45ean gertatu zen erasoa, hiriko merkatuko plazaren inguruan. Eskuin muturreko politikaria kartelak itsasten ari zen, eta, jarri ahala, kentzen ari ziren beste hiru lagun, AfDko bozeramaile Emil Saenzek azaldu duenez. Koch kargu hartzera joan, eta labanaz eraso zioten. Politikaria ospitalean da, baina ez du zauri larririk.

Erasotzailea atxilo hartu dute, baina harekin batera zeuden bi lagunek ihes egin dute. Kochek berak grabatutako bideo batean erasoa ikus daiteke, eta  AfD alderdiak zabaldu egin du bideo hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.