«Gorrotoa sustatzen duen adierazpen oro» gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak onartu du gorroto mezuak gaitzesteko ebazpena. UPNk aurka bozkatu du.

Nafarroako Parlamentuko zenbait parlamentari, gaur. BERRIA
Nafarroako Parlamentuko zenbait parlamentari, gaur. BERRIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko maiatzaren 30a
18:35
Entzun

«Gorrotoa sustatzen eta bultzatzen duten ordezkari publikoen adierazpen politiko oro» gaitzesten du Nafarroako Parlamentuak. Hori da PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Zurekin-en aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoarekin parlamentuak gaur onartu duen ebazpenaren muina. Gaitzespen horren atzean denetariko oinarria izan dezaketen gorroto mezuak aipatu dituzte: «Jaioterria, arraza edo etnia jatorria, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, sexu orientazioa edo identitatea nahiz beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozial».

Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak «gogorarazi» du ordezkari publikoen «funtsezko» egitekoa dela, batetik, «bizikidetza eta errespetua sustatzea», eta, bestetik, «gorrotoa piztearen aurka borrokatzea».

«Europa zeharkatzen duen gorroto tsunamia eskuin muturreko alderdi populisten gorakadaren ondorioa da», PSNren ustez. Alderdi horrek proposatu du ebazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.