Gizon bat atxilotu dute Donostian, autoarekin beste bat harrapatzeagatik

Bi gidariek eztabaida izan zuten larunbatean. Gizonezkoetako batek, bestea harrapatu, eta ihes egin zuen, baina udaltzaingoak handik gutxira harrapatu zuen.

Zorroagako tunelaren ondoan gertatu zen larunbatean ezbeharra. GOOGLE MAPS
Zorroagako tunelaren ondoan gertatu zen larunbatean ezbeharra. GOOGLE MAPS
Olatz Silva Rodrigo.
2024ko ekainaren 25a
08:50
Entzun

28 urteko gizon bat atxilotu zuten asteburuan Donostian, autoarekin 35 urteko beste gizon bat harrapatzeagatik. Bi gizonek eztabaida bat izan zuten larunbat arratsaldean, Martuteneko biribilgunea eta Zorroagako tunela batzen dituen errepidean, eta orduan gertatu zen ezbeharra.

Eztabaida izan ostean, bi gidariek euren autoak gelditu zituzten tuneletik ehun metrora. 28 urteko gizonak bestearen auto jo zuen. 35 urteko gizona, autotik jaitsi, eta beste ibilgailuaren aurrean jarri zen, ihes egin ez zezan. 28 urteko gizonak, ordea, aurrera egin zuen, eta bestea harrapatu zuen. Ospitalera eraman behar izan zuten, larri.

35 urteko gizonezkoa harrapatu zuen gidariak ihes egin zuen, baina udaltzaingoak handik gutxira harrapatu zuen Amara Berrin. Epailearen aurretik pasatu beharko du orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.