«Espetxe hilen egunarekin» bat egin dute Baionako zaindariek

Herenegun Frantzia iparraldean erail bi presondegi zaindarien aurkako erasoa salatzeko deitu zuten mobilizatzera zaindari sindikatuek.

Baionako presondegiko zaindari bat. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako presondegiko zaindari bat. GUILLAUME FAUVEAU
Iñaki Etxeleku.
2024ko maiatzaren 16a
15:00
Entzun

Medikuenak izan ezik, sartze eta ateratze oro blokeatu zituzten atzo Baionako presondegiko zaindariek. Presondegi zaindarien sindikatuek «espetxe hilen» protesta egunera deitua zuten Frantzia guziko presondegietan. Herenegun, Eure departamenduan (Normandia, Frantzia), preso bat lekualdatzen ari zirela, espetxe administrazioko furgoi bati eraso zioten, hartan zeramaten presoa askatzeko. Erasoan, bi zaindari erail zituzten, eta erasotzaileek ihes egin zuten gero. Haien bila dabil oraino Frantziako Polizia.

Baionako espetxeko zaindariek ere bat egin zuten erasoa eta erailketa salatzeko protesta egunarekin. Joan-jinak oro gelditu zituzten egun batez. Presoen familien eta abokatuen bisitak eten zituzten, baita kanpoko elkarte eragileek eraman jarduerak ere. Auzitegirako bidaiak ere ezeztatu zituzten. Medikuei bakarrik uzten zieten sartzen eta ateratzen. Gaur ere segitu gogo zuten protestan.

Zaindarien sindikatuak protestaz baliatu dira espetxeko lan baldintzen salatzeko; Baionakoek adierazi dute, besteak beste, preso gehiegi direla dagoen lekuaren arabera. Izan ere, 70 toki ditu presondegiak, baina, egun, 145 eta 150 preso artean atxikitzen dituzte barnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.