a20 - Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Publizitatea

Elkarrizketak

Joseba Agirretxea

Joseba Agirretxea

Gipuzkoako EAJ-ren zerrendaburua

2015-12-17 - 09:00

Kongresurako hautagai da Joseba Agirretxea EAJren zerrendan.

 Erantzundako galderak

9

G. Amaitu da elkarrizketa. Mila esker Joseba irakurleek bidalitako galderak erantzuteagatik, eta eskerrikasko parte hartu duzuen guztiei ere. BERRIA

E. Mila esker guztioi zuen galderengatik eta erakutsitako interesagatik. Espero dut guztiei eman izana erantzun egoki bat, ados egon ala ez. Hurren arte.

8

G. Egunon. Prest zeundekete sozialisten balizko gobernu bat babestera Madrilen? Zein baldintza bete beharko lirateke horretarako? Ana Mitxelena

E. Kaixo Ana Galdera horri erantzutea gaur egun alferrikakoa da, ez baitakigu zer gertatuko den hauteskundeetan. Edozein kasutan babesteko akordio bat lortu behar da, akordioa lortzeko elkar hizketak eman behar dira, eta elkar hizketan aritzeko gure baldintzak eta programa onetsi beharko dute. Eta guzti hori ikuskizun dagoenez, balizkoa da egoera hori. Gure printzipioak onartzen dituenarekin beti gauude hitz egiteko prest. Hortik aurrerako guztia...Balizko errotak, ogirik ez!

7

G. Birzentralizazioaren aldeko bi indar nagusiak izango dira, inkesten arabera, Espainian bozkatuenak. Estatutua betearazteko ezintasuna ikusita, Kataluniako prozesuan igarri den itxikeria ikusita... merezi al du Madrilera joateak? Benetan ezer onik espero al daiteke Espainiako Kongresutik Euskal Herrirako? Alderdi abertzaleen eragiteko ahalmena ez al da hutsaren hurrena? Joseba

E. Kaixo Joseba Inoiz ez da alferrikakoa guri dagozkigun politikak erabakitzen diren lekuan egotea. Une txarragoetan ere han izan ginen eta izaten jarraituko dugu, bestela gure ahotsa zeinek eramango du?. Handik espero daitekeena baino garrantzitsuagoa da, guk azaldu eta aldarrikatuko duguna. Gure ahalmena euskal gizarteak ematen digun konfidantza baita.

6

G. Kaixo Joseba. zuek atez atekoaren kontra zeundetela esaten zenuten eta jende askok sinestu zuen, orain, berriz Tolosako zabor bilketaren sistema edukiontzietan oinarritutakoa desegiten hasi zarete, beraz zuentzat arazoa ez zen zabor bilketa sistema sistemaren eraginkortasuna baizik. Zergatik ez zineten hasieratik jendeari egia esaten? are gehiago Bilduren inposizioaz hitz egiten, jarraitzen duzuen bitartean, Andoaingo Pnvko alkategaiak Mari Jose Izagirrek aurreko hauteskundean baino sei egun lehenago esandakoa, hots, zabor bilkeraren sistemei buruzko herri-galdekatak egin behar zirela eta errauskailuaz ere bai. Non dago azken galdeketa hau? Patxi

E. Kaixo Patxi Ez dagokit neri gai honi buruz aritzea, Madrileko hauteskundeetarako hautagaia bait naiz, edozein kasutan gizarteari hitza eman dioten herrietan, argi geratu da zein izan den erantzuna, aldaketaren aldekoa eta inposizioaren kontrakoa.

5

G. Joseba, inork ez du hitz egiten EHn dugun demografia hondamendiaz. Emakume bakoitzak batez beste haur 1 izanik, gure biztanleria zati 2 egiten du belaunaldiz belaunaldi. Biztanleria gutxitze hau ez da orain arte inoiz gertatu historian zehar (soilik izurriteetan, Erdi Aroan). Ondorioak ez dira bakarrik pentsio edo ekonomian nabarituko, baita euskararan eta euskal identidadean ere; atzerakada nabaria dugu eta izango dugu. Atzerritar batentzat, euskara ikastea, gu ingelesa ikastearen modukoa da: guk ez dugu ingelesa gurean erabiltzen, eurek ere ez EHn. Euskal biztanleria txikitzen da eta immigrazio handia jaso dugu eta jasoko dugu. Ordezkapen demografiko itzela pairatzen dugu. EAJak ez du euskaldunen jaiotza tasa bultzatuko? Laguntza ekonomikoetatik haratago, ez al ginateke kontzientziatu beharko? Oier. Erandio.

E. Kaixo Oier Egia da gure demografi tasa beheraka doala eta gure gizartea zaharrenetarikoa dela Europan. Horrek ondorio batzuk dakartza, noski, eta horien artean zuk aipatutako batzuk. Dena den, erakundeek ematen dituzten baliabideak famili babeserako eta umeak izan nahi dituzten pertsonentzako, dudarik gabe hobetu behar dira, eta era berean erraztu egin behar da lanaren eta bizitza pribatuaren arteko kontziliazioa,umeak ekartzea arazo bat izan ez dadin. Guzti horiek beharrezkoak dira gure demografi tasa igotzeko, baina ondorioztatzen dituzun beste balorazioetan ez naiz sartuko, zeren gizartea guztiok osatzen dugu eta ezin dugu itxi.

4

G. Kaixo Joseba. Erkorekak esan zuen Ciudadanosekin akordio batera heltzeko prest zegoela eta orain dela gutxi horiek ere ez dute baztertu EAJren babesa. Zer hitz eman behar lizueke Madrilen zuen botoak izateko? Itziar Aretxaga

E. Kaixo Itziar, EAJ prest dago , eta egongo da beti, hitz egiteko gure lehentasun eta oinarriak kontutan hartzeko prest dagoenarekin, eta egia esan Ciudadanosekoak atzo bertan Bilbon esandakoaren arabera, ez dut uste gugandik hurbil dagoenik, ezta gutxiago ere. Gure babesa nahi duenak gure programako lehentasunak onartu beharko ditu. Ez dut uste Ciudadanosek ere gu hurbil sentitzen gaituenik.

3

G. kaixo Joseba, Beti PNVri botatu diot, baina domenkan ez. Ez zarete konturatzen jentea naskaturik gaudela guri zergak igotzeaz, hona heldu berria den edozeini dena ordaintzeko?? Benetan diotzut, ez dot ulertzen, nire ezagunen artean, gehienok ni bezela pentsatzen dogu.

E. Kaixo errespetatzen dut zure iritzia baina ez nago ados, ez baita horrela. Zerhgak beharrezkoak dira gizarte eraginkor eta sozial bat bermatzeko. Hori alde batetik espainiar estatuak eta bestalde gure Foru Aldundiek zein udalek erabakitzen dute, bakoitzak bere eskumenen arabera. Kanpotarrekin solidario izateak herri gisa aberasten gaitu, eta ematen diren laguntzak bidezkoak eta neurrikoak dira, eta uste baduzu zure botoa beste alderdi batera joan behar dela, aske zara, noski, baina gure alderdiak beti jarraituko du gizarte kohesionatu eta elkarlaneko baten alde.

2

G. Kaixo Joseba. Zer helburu dituzue hurrengo lau urteerarako? Desberdintasunik aurreko legealdiarekiko? Eneko

E. Kaixo Eneko Guk helburuak argi ditugu, eta gure egitarauan azaltzen dira. Euskadirako estatus politiko berri baten proposamena, zeinek onartuko duen Euskal nazio aitortza, bilateralidadea eta Erabakitze eskubidearen erakundetzea. Horrez gain gure autogobernuaren eta kontzertu ekonomikoaren defentsa baliozkoa. Horiek dira gure lehentasunak, ekonomi eredu berri batekin batera, enplegua eta industri ehuna sustatuko dituena.Azkenik esan desberdintasunari dagokionez dudarik gabe ez da izango gehiengo absolutorik eta horrek gauzak aldatuko ditu, baina ez dakigu norantza.

1

G. Kaixo Joseba Esan duzuten bezala errauskailua egiten baduzute, non egingo duzute errautsak botatzeko zabortegia? Andoni

E. Kaixo Andoni errauskailuaren gaia, ez da Madrilerako hauteskunde hauekin harreman duen zerbait. Edozein kassutan esan behar Foru Aldundiari edota euskal erakundeei dagokiela gai horri buruzko erantzuna ematea, neri ez bait dagokit.

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Gehigarri berezia

Hautagaiak Euskal Herrian

Hautagaiak Euskal Herrian

Publizitatea