a20 - Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Publizitatea

Elkarrizketak

Jon Hernandez

Jon Hernandez

Gipuzkoako Orain Batera-ko zerrendaburua

2015-12-10 - 11:30

Espainiako Kongresurako hautagaia da Jon Hernandez Orain Batera-ren Gipuzkoako zerrendan. Langile gisara aurkeztu da.

 Erantzundako galderak

10

G. Eskerrik asko Jon irakurleen galderak erantzuteagatik, eta eskerrik asko irakurleei parte hartzeagatik. BERRIA

E. Eskerrik asko iniziatiba honetara gonbidatzeagatik, nahi duzuenerako hemen gaituzue parte hartzeko prest eta eskerrik asko irakurleei galderak bidaltzeagatik!

9

G. Egun on! 40 urte ta gero badirudi denek korrika egin zutela grisen aurrean eta denek borrokatu zutela sutsuki Diktaduraren aurka... Errealitatea bestelakoa izan zen dakizunez. Transizio berri baterantz goazela dirudien garai honetan, Zer proposatzen duzue Erregimena behingoz atzean usteko? 1978ko iruzurra onartu zutenenen oinordeko bezela, oraingoan ere, Monarkia, Eliza ta Ejerzitoaren boterea onartu eta Estatuko nazioak zapaltzen lagunduko duzue berriz ere? Julen Orbea

E. Egun on Julen. Ni ez nuen grisen aurrean korrikarik egin, 1978an jaio bainintzen, baina nire alderdiko beteranoek korrika egiteaz aparte, 40 urte pasa zituzten fusilatuak eta zapalduak izaten. Gure proposamena, langileriaren eta herrien zerbitzurako prozesu konstituziogilea da. Errepublika federal eta plurinazionalaren alde borrokatuko dugu, baina emaitza gizartean ematen den indar-korrelazioaren baitan bat edo beste izango da. Beste belaunaldi bat gara, hausturaren alde gaudenak.

8

G. Ezagutzen ez zaituenari nola aurkeztuko zenioke zure burua? Michelena

E. Egun on Michelena. Langile bat naiz, pisuzko konpromezu politiko eta soziala duena. Gaztetatik daramat berdintasunaren eta bidezko mundu bat eraikitzearen aldeko borrokan. Pertsona normal, zintzoa eta nekaezina naiz.

7

G. Nafarroan Ezkerrak bat egin du beste alderdi batzuekin indar hegemonikoak gobernutik kentzeko. Senaturako ere horrela aurkeztuko dira Aldaketa izenarekin. Zergatik ezin da horrelako zerbait egin Gipuzkoan Bildu eta Podemosekin? PNV eta PSOE ari dira gobernatzen, eta ezkerreko jendeak utziko diegu? Libe Paris

E. Egun on Libe. Gure aliantza-politika berdina da Nafarroan ala Euskadin, betiere, programaren inguruko akordiotan oinarrituta. Ezkerreko beste indarrekin beti ari gara batasun proiektuak eratzeko saiakerak egiten. Gipuzkoan, gaur egun, ezinezkoa da hori egitea indar korrelazioak Batzar Nagusietatik kanpo utzi gaituelako. Bueltatzen garenean, gure apustua ezkerreko politikak aurrera ateratzea izango da, sektarismotik aldenduz.

6

G. Kaixo Jon, Eman mesedez hiru argudio Podemosen ordez Orain Batera bozkatu behar dudala konbentzitzeko. Zorte on. Andoni Agirre

E. 1- Ezkerraren alderdi eta mugimenduek osatutako hautagaitza anitza gara, ezkerretik eraikitako programa antikapitalista eta antipatriarkala defendatzen dugunak. 2- Langileriaren eskubideen defentsaren borroka eta historia ditugu gure atzean: Marcelino Camacho eta Dolores Ibarruriren oinordekoak gara. 3- Gure proiektua ideia eta printzipio sendoen ondorioa da eta ez dugu inkestek dioten arabera aldatzen. Laugarren bat esango dizut, ahal badut; gure programa aurrera eramatea posible da, Eduardo eta Alberto Garzon bezelako ekonomistek eratutakoa baita.

5

G. Kaixo Jon, zer moduz? Eskerrik asko lehenik eta behin galdera erantzuteagatik. Transicioan sozialisteri eman nien botoa baina ikusita nola dauden Felipe gonzalez eta horiek aspaldi ya ez. IU bozkatzen dut. Nire galdera da: ez zaizu iruditzen diskurtso propio indartsuagoa izan beharko lukeela? Irudipena dut Podemosek sutsuago defenditzen duela berea. Jose Angel Urra

E. Egun on Jose Angel. Gu gure programa indarrez defendatzen ari gara, ezkerretik eratutako programa dela argi eta garbi esaten ari gara, antikapitalista, ekologista, feminista eta 78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa defendatzen duena. Ez ditugu gure printzipioak inkestek esaten dituen arabera aldatzen. Podemosek zentrorantz egindako biraketa ikusita, gaur egun, gure hautagaitza estatu-mailako ezkerraren hautagaitza bakarra dela esan dezakegu.

4

G. Egun on Jon! Buruz ari naiz, baina uste dut erabakitzeko eskubidea defendatzen duzuela. Baina Espainiako konstituzioa aldatzen bada, ez dirudi eskubide hori onartuko denik. Kasu horretan, onartuko al luke Orain Baterak Kataluniak (edo Euskal Herriak) bere kontura erreferendum bat egin eta, baiezkoak irabaziko balu, estatu propioa sortzea? milesker! Erlantz

E. Egun on Erlantz. Guk herriek demokratikoki bere etorkizuna erabaki dezaten defendatzen dugu, baina gure proposamena, prozesu konstituziogilearena eta autodeterminazio eskubidea jasotzen duen konstituzio errepublikarra sortzea, estatuak duen egoera era bideragarrian konpontzeko aproposena dela uste dugu. Bigarren galderari erantzuna; Bai, baina egoera hori, gizartearen sektore ezberdinak kontrajartzea alegia, saihestu nahi dugu.

3

G. Egun on, Zer iruditu zaizu Orain Batera telebistako eztabaida batzuetatik kanpo utzi izanak? eta atzokoan EH Bildu kanpoan utzi izanak? mila esker. Edurne Arregi

E. Onartezinak iruditzen zaizkigu zenbait hedabidek IU isilarazteko egiten dituzten saiakerak, 1,5 milioi bozka ordezkatzen dituen eta, oraindik, estatuko hirugarren indarra izanik. Eta bart gaueko eztabaidaren inguruan, publikoki salatu genuen telebistak EH Bildu eta ERC eztabaidatik kanpo uztea.

2

G. Kaixo Jon. Galdetu aurretik, zenbait datu, kokatzeko. IU-ren 2015eko aurrekontuen arabera alderdiak ia milioi bat euro (927.885,57€) zorrak ordaintzeko erabili ditu aurten. Horietatik 561.063,79€ bankuekin dituen zorrak ordaintzeko, gastuen %13,71a. Ekimen politiko eta kanpainetarako aldiz %8,27a bideratu da: 338.476,67€. (iturria: http://www.izquierda-unida.es/sites/default/files/doc/Presupuesto%20Izquierda%20Unida%202015.pdf) Galderak hurrengoak dira: 1) Nola eragiten dio IU-ren egoera ekonomikoak Orain Batera hautagaitzari? 2) Nola finantziatzen ari da Orain Baterak kanpaina? Mailegurik jaso al du? Mila esker aldez aurretik, bi galderei erantzuteagatik. Eta animo kanpainan. Iker Carrasco

E. 1) IUren egoera ekonomikoak ez dio Oran Batera hautagaitzari eragiten zorrak IUrenak direlako. 2) Kanpainia koalizioa sinatu dugun organizazio guztien artean finantziatzen ari gara, IU parterik handiena jartzen duena izanik. Guk mailegua eskatu dugu; azken finean, organizazioaren gehiengoa langileak osatzen dugu, baliabide eskasak ditugu, eta kartelak, eskuorriak eta bestelako materialek dirua balio dute. Dena den, bankuei dirua zor diegu soilik, gu gara gure politikak zeintzuk diren erabakitzen dugunak.

1

G. Eguerdi on, Jon: Beharbada gehiegi aurreratzen ari naiz, baina Orain Baterak Euskal Herrian ordezkaritza lortzeko duen aukera urria ikusita, ez al zaizu iruditzen akats larria edo porrot handia izan dela Ahal Dugurekin batera ez aurkeztu izana bertan? Ez al da posible izan adostasun batera iristea Galizian Marearekin eta Katalunian En Comú Podemekin gertatu den moduan? Iñaki Iñaki Agirre

E. Eguerdi on Iñaki. Guk, betidanik, ezkerretako programa baten inguruko batasuna defendatu dugu. Ahal Dugurekin batasun hori lortzen saiatu gara, baina beraiek izan dira, bai Euskadin, bai Estatu mailan proposamen horri uko egin diotenak. Ez dugu oso ondo ulertzen zergatik Galizian edo Katalunian erantzuna baiezkoa izan den, kasu guztietan organizazio bera garela kontuan izanik. Dena den, Orain Baterak Euskadin lortzen duen emaitza garrantzitsua izango da Alberto Garzonen inguruan talde parlamentario sendoa antolatu ahal izateko.

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Gehigarri berezia

Hautagaiak Euskal Herrian

Hautagaiak Euskal Herrian

Publizitatea