MAROKOKO PRESO BATEK GOSE GREBAN IRAGANIKO EGUNAK
Hil egin da Mustafa Meziani, 31 urteko preso marokoarra, 72 egun gose greban igaro ostean. Fezeko Unibertsitatean ikasle islamisten eta ezkertiarren artean izandako istiluen harira atxilotu zuten, apirilaren amaieran, eta behin-behineko espetxealdian egon da ordutik; Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak preso politikotzat jotzen du.
72
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu