EAJ, EH Bildu eta PSE-EE Gernikako Estatutua berritzeko negoziatzen ari dira, estatus berria mahai gainean dela. Nazio aitortza da akordioaren oinarria. Gakoa hauxe da: hura nola jasoko den, zer dimentsio izango duen.
Iazko maiatzetik 11 saio egin dituzte Nafarroako Parlamentuan, eta hamasei adituk parte hartu dute. Ekainera bitartean beste hiru saio daude aurreikusita, eta ez dago argi legealdi honetan denbora izango ote den amaitzeko.
EH Batera-ren babesle diren hiru erakundeetako kideak —Sabino Arana, Olaso Dorrea eta Agirre Lehendakaria Centerrekoak— Aberri Egunaren izaeraz eta abertzaletasunaren erronkez aritu dira BERRIArekin.
Berriozarko topaketen ekitaldi politiko nagusian, besteak beste «gaur egungo testuinguru nahasian» jarri du arreta gazte antolakundeak, eta «nazio askapenerako prozesuan» jauzi bat sorrarazi behar dela azpimarratu. Presoak etxeratzeko exijitu dute atzera.
EAJk ekitaldi politikoa egin du Bizkargi mendian, eta Estebanek Aberri Eguna ospatzera deitu du. Pello Otxandianok, berriz, Iruñera joateko deia egin du: «Euskal Herriak demostratu behar du badituela askatasunaren nazioa izateko nahia eta borondatea».
Hizkuntz eskubideen urraketaren erretratua egiten du urtero Hizkuntz Eskubideen Behatokiak; erdarak «nagusi» ageri dira, eta euskara, hauskor. Euskararen kontrako oldarraldiaren aldaera ugariek, gainera, arazoa larriagotu egin dutela azaldu du Gaubekak.
Gorbeia mendiko inguruetan beste inon ez bezala senti daiteke naturaren lilura, eta gozatu euskal kulturaz, ondareaz, tradizioez, gastronomiaz, abenturaz eta kirolaz.
Irakurlearen autonomian sinesten du Nerea Loiola idazleak, eta horren froga dira 'Zebrak eta bideak' liburuko ipuinak. Baina izan da idaztea bereziki zail egin zaion kontakizunik ere. Hiru urte dira idaztea ogibide hartu zuela, eta pozik dagoela dio.
1934an Jorge Oteizak Jose Sarriegiri eginiko bustoari eta haren desagerpenari tiraka ondu du Iñaki Garmendiak 'Faux départ' erakusketa Oteiza museorako. Orduko giro artistikoa orainera helarazteko ere baliatu du obra, «antinarratiba» izanik oinarri.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Aihen Muñoz «gogotsu» dago ligako azken zazpi jardunaldietarako. Belaunean lesio larria izan zuen iazko urtarrilean, baina ondo osatu da, eta «fisikoki oso indartsu» dagoela adierazi du.
Azpeitian Mendietxe proiektua abiatuta, museoa handitzeko lanetan dabil Txikon. Herri kiroletara itzultzeko asmoa du, eta, pixkanaka, goi mendizaletasuna albo batera uztekoa. Ez zen jaio geldirik egoteko e.
Rosa Zarraren senideek «lasaitua» hartu dute ikusita Balorazio Batzordeak hura Poliziaren biktima gisara aitortu duela bere txostenean. Hala ere, oraindik faltan sumatzen dute Jaurlaritzak autokritika egitea.