24

2014ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
TURKIAKO HEDABIDEEN AURKAKO SAREKADAN ATXILOTUAK

Turkiako Poliziak gutxienez 24 pertsona atxilotu ditu Istanbulgo Fiskaltzaren aginduz, AKP Justizia eta Garapena gobernuko alderdiaren aurkako ustezko konplot batean parte hartzea egotzita. Besteak beste, Ekrem Dumanli atxilotu dute, Zaman egunkariko zuzendaria; Recep Tayyip Erdogan presidentearen gobernuarekin —orain gutxi arte lehen ministro zen— kritikoa izateko ospea du kazeta horrek, eta Abdullah Gul klerikoaren ildokoa izatea egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.