Cesar Pelli arkitektoa hil da, 92 urterekin
![Cesar Pelli, 2003an, Iberdrola dorrearen argazki baten ondoan. A. ALDAI / EFE. Cesar Pelli, 2003an, Iberdrola dorrearen argazki baten ondoan. A. ALDAI / EFE.](https://www.berria.eus/uploads/s1/65/45/24/p031-f01.jpeg)
ARKITEKTURA.Cesar Pelli San Miguel de Tucumanen (Argentina) jaio zen, 1926an, eta sorterrian bertan hil zen ostegunean, 92 zituela. Tucumango unibertsitatean egin zituen arkitektura ikasketak, eta 1952an Ameriketako Estatu Batuetara aldatu zen. Hango nazionalitatea lortu zuen, eta baita Eero Saarinen arkitektoaren estudioan lanpostua lortzea ere. 1977an, New Yorkeko Moma museoaren handitze lanei ekin zien, eta estudio propioa sortu zuen. Ordutik, hazi eta hazi egin zen haren ospea nazioartean. Diseinatu zituen eraikinen artean daude:Kuala Lumpurreko Petronas dorre garaiak; Osakako(Japonia) Arte Garaikide Museoa; eta New Yorkeko World Financial Center. Euskal Herriari dagokionez, Bilboko Iberdrola dorrea eta Deustu eta Guggenheim museoaren arteko Abandoibarrako zatia diseinatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu