Aitor Aranburu.
Euroguneko krisia. EBZren erantzuna. IRITZIA

Erdibidean

2014ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Europako Batasunekoinstituzioen tradiziorik onenean, erdiko bidetikjotzea erabaki du EBZk deflazioaren mamuari aurre egiteko. Espero zen bezala, ez die jaramonik egin gobernuek jaulkitako bonuak erosiko lituzkeen QE programa bat eskatzen zutenen ahots gero eta ozenagoei. Baina, hala ere, hartutako neurriak aurrerapausoa dira. Batez ere kontuan hartuta atea irekita utzi diola neurri gehiago hartzeari. Neurriak hartzeko presio egiten dien politikarien teilatura bota du berriro pilota, esanez berak ezin duela dena egin, eta sakoneko erreformak eta zerga politika beren lana direla.

Neurri zehatzei dagokienez, interes tasak minimora jaisteak ez du praktikan eragin handirik izango. Hala ere, hartu beharreko neurria zen: horrela, hil honen 18an izango den TLTROra joango dira bankuak, abendukora itxaron gabe.

ABSen eta bankuek jaulkitako zedulen erosketa «esanguratsua» agindu du Draghik, baina ez du zenbatekorik eman. Funtsean, quantitative easing (QE) egiteko modu bat da hori, eta euroaren balio galeran lagundu beharko luke. Faktore garrantzitsua da hori inflazioa handitzeko eta jarduera ekonomikoa berpizteko. Halaber, bankuek mailegu gehiago eman ahal izatea ahalbidetuko du.Orain arte bankuek likidezia merkea izan arren, maileguak emateko ez zeukaten motibazio handirik, nahiago zutelako dirua baliatu kapital eskakizunak betetzeko. EBZk ABSak erosteak bankuei maileguak balantzetik ateratzen lagunduko die, eta horrela mailegu gehiago emateko moduan izango dira, beren arrisku maila igo gabe. ABSek mota desberdinetako maileguak barneratzen dituzte, aurretik banku edo finantza entitate batek transferitutakoak.

Neurri horiekin kredituaren hazkundea bultzatu nahi du banku zentralak, baina azken hitza ez da berea, maileguak eskatu behar dituztenena eta ematen dituztenena baizik. Herritarrena, enpresena eta bankuena, alegia. Ikusita ziurgabetasuna nagusi dela, posible izango ote da jada nahiko zorpetuta dagoen sektore pribatua gehiago zorpetzea? Ala nahiago izango du orain arte bezala zorrak kitatzen jarraitu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.