Famatu bihurtu dugu #diotenez hashtaga. Twitterren bereziki frogatu gabeko informazioak, zurrumurruak etiketatzeko erabiltzen dugu. Interneteko sare sozialek zurrumurruen hedapenerako ingurune berri, bikaina eta globala direla badakigu, baina hedatzeko dituzten mekanismoei buruz ezer gutxi dakigu.
Fenomeno horiek ulertzen laguntzeko, Arkaitz Zubiagak eta bere lantaldeak metodologia bat proposatu duikerketa batean, PHEME informazioaren egiazkotasuna datu analisiaren bidez aztertzen saiatzen den Europako proiektuaren markoan.
Ikerketak jasotzen duena zehatz azaldu baino, elkarrizketa batean Zubiagak komunikazioaz esanda zidanari buruz arituko naiz datozen lerrotan. Ikerketaren emaitzak asko izan badira ere, bat beste batzuen gainetik gailentzen da: «Faltsuak diren zurrumurruak egiazko direnak baino gehiago hedatzen dira».
Zurrumurruaren definizioa bera adosteko zailtasunak nabarmendu ditu Zubiagak. Horregatik gertakari garrantzitsuak hautatu eta kazetarien laguntza beharrezkoa izan dute. Prozesu osoan, kazetarien rola berebizikoa izan da, zurrumurruak identifikatu, sailkatu, baieztatu edo ezeztapena identifikatu... Teknologiek laguntza ematen dute, baina giza konputazioa ezinbestekoa izan da oraindik ere.
Erronka hori gaindituta, datuak aztertzen hasi dira. Eta proposatutako metodologiari jarraituz, ikusi dute benetakoak suertatzen ziren zurrumurruek, behin egiaztapena lortuta, hedapena geldotzen zutela. Aldiz, ondoren gezurtatzen zirenak, gezurrezkoak zirela frogatzeko ebidentzien faltan, hedapen gehiago izateko joera zuten.
Aldi berean, zurrumurruek, frogatu ez direnean duten hedapen gaitasuna, ondoren egiazko edo faltsua frogatu baino lehen, hedapen handiagoa lortzen dute bere izaeragatik soilik. Jendartearen gehiengo zabalak ez du kritikotasunik azaltzen jasotzen duen informazioarekin, eta zurrumurru hedatzaile bilakatzen da.
Diotenez, etorkizuneko helburuen artean, jasotako datuetan oinarrituz, ikasketa automatikoaren bidez hobetu nahi dute prozesua, kazetariek egin beharreko lana errazteko. Kazetariak ordezkatzea baino, horiek zurrumurruen aurrean dituzten mekanismoak hobetzea du helburu ikerketak, momentuz. Baina etorkizunean, zeinek daki.
IRLEN SAREA
Diotenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu