ESANDAKOAK

2017ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
«Gure historian inoiz egon behar ez zuen atal bat ixteko aukera historikoa da. Hori dela eta, erakunde guztiak egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dugu»

Geroa Bai

«Gobernuak ez du bere jarrera aldatu azken sei urteetan. Argi diogu ETAk bi gauza egin behar dituela: desarmatu eta desegin. Hori da espainiar gehienek nahi dutena»

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko eleduna

«Erantzukizunez jokatzeko ordua da. Dei egiten diegu alderdiei, euskal erakundeei eta Espainiako eta Frantziako estatuei desarmea oztopatu beharrean, hura erraztu dezaten»

Eusko Alkartasuna

«Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Madrilgo eta Parisko gobernuek elkarrekin lan egin behar dute prozesua errazteko. Haien betebehar politiko eta morala da»

Ezker Anitza

«Aldebakartasuna da hartutako erabakiaren bermea, eta Espainiaren eta Frantziaren lotsarako, baita Euskal Herrian bakea eta elkarbizitzaren etorkizunarena ere»

Aralar

«Euskadin bakea sendotzeko eta elkarbizitza lortzeko atzeraezina den bidea sendotu egiten du. Biktima guztiekin gaude, eta salbuespen neurrien amaieraren alde»

Pablo Iglesias Podemos-eko idazkari nagusia

«ETAk armagabetzea iragarri ostean, Euskal Herriko desmilitarizazioan aurrera egiteko garaia da»

Asier Gomez Gazte Abertzaleen idazkari nagusia

«Garrantzitsua da gure herriko erakunde guztiek babesa ematea, prozesua nazioarteko erakunde eta pertsona ospetsuek gainbegiratzea —Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak, kasu— eta gizarte zibilak sostengua agertzea».

ELA

«Euskal gatazkaren afera ez da armagabetze prozesuarekin amaitzen, urrats garrantzitsua izanda ere. Hurrengo geltokia gatazkaren ondorioen konponbidea izango da»

LAB

«Konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren norantzan eta hainbeste sufrimendu eta min sortu duten alde askotako indarkeriak amaitzeko beste pauso baten aurrean gaude»

Sare
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.