Samara Velte.
BIRA

Topaketa

2016ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Irudika liteke Puigdemonten eta Rajoyren arteko bilera Polonia-ko esketx baten gisan: kasualitatez presidente izendatu zutena eta kasualitatez oraindik karguan jarraitzen duena, aurrez aurre. Lehenbiziko ordu erdia isilik, besaulkitik elkarri begira, «kaixo» batekin edo «agur» batekin hasi jakin gabe. Bat-batean, espainiarrak bere oparia ateratzen du: Kixoteren ale bat, «ea pixka bat espainolago izaten ikasten duzuen». Aukera aparta galdu du besteak Rajoyri konstituzio katalan berri bat oparitzeko; «Ea jendeari pixka bat entzuten ikasten duzuen».

Sekula ez dugu zehazki jakingo zertaz aritu ziren bilera hartan. Hitz egin ote zuten, esaterako, Bartzelonako herri mugimenduetan kazetari plantak egiten atzeman dituzten poliziez, Madrilen kausak zabalik dituzten gazteak erosteko asmoz casal-etako informazioa lortzearren. Dakiguna da Puigdemonti denetarik proposatu diotela oposiziotik Madrilgo biran: Konstituzioa eta finantzaketa eredua aldatzea, erreferenduma... Gobernuan, aldiz, lainoen koloreaz hitz egin diote berriz: «Legerik gabe ez dago demokraziarik». Bistan da ezetz. Ebidentziaz mozorrotutako beste ebidentzia bat, ulertzeko itzuli egin behar dena: «Gure baimenik gabe ez dago zer eginik». Puigdemont Madrilera heltzerako jada independentista izan ez balitz, konbertituta legoke beranduenez bueltako trena hartzerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.