Larrutan egiten ez dugula bezain jakina da apur bat odolberoak baina langile eta bihotz onekoak garela; laburbilduz, jatorrak, oso jatorrak. Esate baterako, ugazabek eta langileek elkarrekin poteatzen dugula, goitik beherako larderia eta erdeinurik gabe, eta behetik gorako amorru eta inbidia barik. Alegia, euskalduntasun garbi eta berezkoenaren eratzaileek asmatutako noblezia unibertsala performatzen dugula egunero, batzuek hiru izarreko sukaldari jator-jatorren jatetxeetan, gehienek auzoko tabernako plater konbinatuetan, eta beste batzuek Caritasek banaturiko arroz zuritan.
Ziur aski, halakoxeak garelako, hain odolbero, baina hain langile, hain bihotz oneko, hain jator, iruditzen zaigu hain graziosoa gure kirolari (zehazki, arraunlari) saiatu, sutsu eta, bide batez, burubero eta zazpikiena —bai, Conquis-en gatza jartzen duen horixe bera—. Graziaren tamaina eman baitiegu berripaper honen bidez esan dituenei: langabezia sariaren ondorio dela langabezia; prestazioa kobratuz bizitzeagatik dagoela jendetza enplegurik gabe; esku gogorra behar dela; di-da jarriko lukeela berak mundu guztia lanean, aitzurra eskutan. Bada bai, Casillasen ahotan fatxakeriak irudituko litzaizkigukeen horiek denak esan baititu, eta, gainera, HBri botoa ematearekin uztargarri egin. Hain baikara jatorrak!
BIRA
Jatorrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu