Samara Velte.
BIRA

Kanpaina

2016ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Zure herriko alderdi bat zeruaren urdina eta mendien berdea txalotzen hasten denean, badakizu hauteskunde kanpaina hasi dela. Edo propio agerraldi bat antolatzen duenean zure etxe aurreko lorategi horretan beste zuhaixka bat landatzeko —baina, ene, zer-nolako zuhaixka!—. Edota azkeneko kanpainatik tiraderan egon diren lege proiektu distiratsu haiekin gogoratzen denean berriro. Babes ofizialeko etxebizitzak marrubiak bezala ateratzen dira urteko sasoi honetan.

Lasai hartu, halakoak sobera izango ditugu-eta datozen bi asteotan. Lehenengotarikoa euskara datuekinegin berri du Eusko Jaurlaritzak. Pozik erakutsi ditu Hizkuntza Politikarako arduradunak ikerketa batek emandako datuak: hemendik hogei urtera, herritarren %83k jakingo dutela euskaraz, eta soilik gazteen %7k ez dutela ulertuko. Nabarmendu zezakeen %83 horietako gehienentzat eskolako hizkuntza bihurtzen ari dela euskara, edota eguneroko erabilera jaitsi egiten dela gazte horiek zahartu ahala. Baina uda hasierako kanpainan gaude, eta beti da ederragoa zeruaren urdinaz eta eguzkiaren goxoazpoztea, lurreko zokoak iluntzen dituzten itzalei begiratzea baino. Ongi etorri kanpainara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.