Miren Amuriza.
BIRA

Ezjakina

2016ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Joan zen zapatuan Espainiako Superkopa irabazi zuen Bera Bera (Donostia) eskubaloi taldeak Zuazorekin (Barakaldo) jokatutako finalean. Pentsatu nuen poztekoa dela estatu mailako txapelketa baten gorengo postuetan euskal talde bi egotea. Horraino ailegatu nintzen.

Ezer gutxi dakit eskubaloiaz: hiru-lau talderen izenak eta beste hainbeste jokalarirenak;aurpegia jartzen diodan bakarra, bestelako arrazoiengatik gainera, Eli Pinedo da eta bera erretiratu berri da. Esan nezake eskubaloi femeninoa komunikabideetan inbisibilizatzen dutelako dela, ez futbola, ez gizonezkoena ez delako, baina gezurretan ariko nintzateke; gaur egun, gura izanez gero, edozeri buruzko informazioa baitugu esku-eskura. Eskubaloiaz ezer ez badakit, kirola jeneralean interesatzen ez zaidalako da eta kirola ez bazait interesatzen ez da balio kritikagarriak ikusten dizkiodalako, neu jokalari negargarria izanik umetan higuina hartu niolako baizik.

Eremu subalternoetatik datozen gaien zentralitatea kolektiboki aldarrikatzeaz gain, kiroletan zein beste alor batzuetan, badugu ardura pertsonal bat ere: ez da gauza guztiei buruz jakitea, ezpada ezjakina ez izatea. Alegia zertaz (eta zergatik) dakigun eta zertaz (eta zergatik ez) pentsatzea; zeintzuk diren dianaren muinean dauzkagun gaiak, kezkak, eta zeintzuk euri tantaren uhinen antzean diluitzen zaizkigunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.