Samara Velte.
BIRA

Iragana

2016ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Morboaren eta izuaren arteko ikusminarekin ipini genuen igande gauean Arnaldo Otegiren elkarrizketa La Sextan. Saioak balio behar zuen Espainian aditu ohi ez duten ahots bat entzunarazteko, baina azkenean gehiago balio izan du alderantziz: euskal herritarrok ohar gaitezen nola ikusten gaituzten Espainiatik.

Iragana gara, aitortu gabeko errua, hildakoen zifrak eta erabaki ulertezinak. Haien begietan, bando gizatiar bat dago Euskal Herrian, sufritzen duena, eta beste bat aurpegirik ez daukana, hermetikoa eta sekula ulertzeko saiakerarik egingo ez dutena. Eta politikari gisa bigarren horretan bazaude, alferrik dira aurrera begirako zure asmo guztiak; iragana izango zara beti, eta iragana zama astuna izan daiteke alde batean zein bestean hainbeste biktima pilatu dituen herri batean.

Ulertzekoa da gatazkaren alde bakarra ezagutu dutenek erruaren ideiarekiko duten tema. Biktimez ahaztea leporatzen diete besteei. Baina damua, barkamena bezala, prozesu pertsonala da, eta alferrik da politikoki exijitzea, inor publikoki umiliatu nahi ez baduzu behintzat. Eta, edozein kasutan, murritzegia da biktimez pentsatzean soilik iraganekoez oroitzea. Orain egiten duzuna ez baituzu iraganaren izenean egiten: etorkizunean gatazkaren biktima izan zitezkeenen izenean egiten duzu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.