Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Umeentzat

2014ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Bai polita gertatzen dela honako elkarrizketa hau haur eskolako gurasoen artean:A gurasoa, ozen eta harro: -«Atzo Uxuek galdetu zidan neskak neskekin ezkotzen diren, berak Iraiarekin ezkondu behar duela eta. Nik baietz, berdin dela neska edo mutil, nahi duena nahi duenarekin ezkontzen dela. Are, esan nion maitatzeko ez dagoela ezkondu beharrik, begiratzeko guri».

Irribarreak, baieztapen eta adostasun keinuak.

B gurasoa, are ozenago eta harroago: -«Ba Unairekin ez dago jakiterik: egun batean esan du Maddirekin dagoela maiteminduta eta hurrengoan Jokinekin... Horrek denari ematen dio... Horrek bai jakin!».

Algarak. Eta progresiaren abangoardia, Pirritx eta Porrotxen ikasle aurreratu, eta hipermegaguay izatearen sentipen goxoa solasean aritu diren gurasoen artean.

Baina kontakizun bertsua isil eta ezkutuan, dramako keinukeraz eta problemaren gaitzizenaz aipatzen da pixka bat aurrerago, umeak berean jarraitzen badu 12, 13, 14 urte dituenean, eta irakurtzen, zenbatzen eta mundua borobila dela esaten ikasi duen bezala ez badu ikasi normala gizon bat andre batekin lotzea eta haurrak izatea dela.

Funtsean oraindik ere sexu, nortasun eta afektuen askatasuna haur txikientzat nahi baitugu, euskara eta dauzkagun ondasunak guztien artean banatzea bezalaxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.