Samara Velte.
BIRA

Amonaz

2016ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Gure amonak 80 urte bete behar ditu, eta azken hirutan bi bider eskatu diote ezkontzeko. Pertsona desberdinek. Bietan ezetz esan du; ez omen du bizitza erdia bakarrik igaro, azken urteak beste norbait zaintzen pasatzeko. Orain 75 urteko «gaztetxo» bat du bidelagun.

Menopausiarekin etortzen den bigarren nerabezaroari buruzko artikulu bat irakurtzen ari nintzela gogoratu naiz berekin. Emakumeen bizi-estilo eta argaltzeko dietei buruzko astekari horietako batean zetorren. Pertsona askok, eta emakumeek bereziki, euren burua berrasmatzeko beharra sentitzen omen dute adin jakin batetik aurrera, galera sentsazioa handitzen denean: gaztaroarena, itxura fisiko eta gaitasun erreproduktiboena, gurasoena... Horrek bultzatzen omen ditu ordura arte ezagutu gabeko edo ukatutako gauzekin esperimentatzera: tangoko klaseak, orrazkera eroak, bidaia exotikoak...

Artikuluaren lerro artean gaitzespen tonu bat sumatzea iruditu zait, «bizitzan galduta dabiltzan emakume gaixo horiek» esanez bezala. Eta amonarekin gogoratu naiz, bizitzaren azken txanpan irabazteko oso gutxi espero duen arren, galtzeko ezer ez daukanaren moduan bizi delako. Eta pentsatu dut jarrera horrek zerikusi gutxi daukala adinarekin, baina denbora behar izaten dugula horretaz ohartzeko, eta batzuk, beharbada, ez direla inoiz ohartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.