Miren Amuriza.
BIRA

Maitemintzeez

2017ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Maitatzeko modu bat gehiago besterik ez da maitemintzea. Behinola idatzi nuen lez, maita genezake hobeto edo okerrago, ez gehiago edo gutxiago; maitatzen, biolina jotzen bezala, ikasi egiten baita. Maitemintzen ere bai, beraz. Literaturatik ikasten dugu gehienbat, baina nago hobeto genbiltzakeela erretorikatik barik, matematikatik abiatuko bagina maitemina esplikatzeko; zuzen eta argi, sei urteko ume batek ulertzeko moduan. Nahikoa luke teoria bi bereiztearekin: erromantikoa dena eta ez dena.

Hiru formulatan oinarritzen da lehenengoa: bikote banaezinarena (1+1=2), alegia, norbait batzen zaizunean den-dena berarekin, elkarrekin, egitea; hutsarena (1-1=0), alegia, norbaitek uzten zaituenean hutsean, ezerezean, geratu zarela pentsatzea eta errorearena (1+2=E), monogamiatik harago dagoen edozein batura inposibletzat jotzea, alegia. Beste hainbeste formula ditu bigarren teoriak: banakoarena (1+1=1), alegia, norbait batzen zaizunean ere, zure autonomia mantentzea; osotasunarena (1-1=1), alegia, norbaitek uzten zaituenean ere, oso-osorik jarraitzea eta infinituarena (1+2=°), binakoaren barruan, edo handik kanpo, konbinazio posible desberdinak bilatzea, alegia.

Baietz sei urteko umeak bigarren teoria aukeratu; «...bigarrena errazagoa da, emaitza beti da bat!». Ederto ulertu duzu, bai; emaitza beti izan beharko litzateke bat, oso bat. Eta abiapuntua ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.