Samara Velte.
BIRA

Irabazleak

2016ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Biktima eta borreroekin, garaile eta garaituekin» idatzitako historia behar dugula esan berri du gure herriko gatazka armatuak eragindako biktimen zati baten ordezkariak. Miguel Angel Blanco testu-liburuetan heroi gisa ageri dadin lan egingo omen du haren arrebak.

Barka diezadala Blancok, baina nik ez dut nahi galtzailez eta garailez osatutako herririk. Ez dut ikusten zertan irabaziko genukeen halako banaketa batekin. Mendekua espero duen norbaitek akaso izango du zerbait irabaztearen sentsazioa bestea umiliatuta ikusten duenean, baina gatazka armatua benetan historia bihurtu behar dugunok ez daukagu inolako interesik galtzaile eta garaileetan. Nahiago genuke herri kritiko bat, bere heroiak intimitaterako gordetzen dituena eta publikoki bere burua kuestionatzeko gai dena. Eta horrek alde guztietarako balio du, bide batez.

Sarri, irudipena ematen du gatazka armatuari buruzko eztabaida polarizatuegi dagoela, bi ertzetako ahotsak plazaratu direlako ozenen. Beharbada erdiko masa handi hori, gatazkaren alde bortitzenei ez ezik leunei ere begiratzeko gai dena, ere gaiaz hausnartzen eta eztabaidatzen hasiko balitz, posible litzateke kontakizun orekatuago bat osatzen hastea. Eta ertzetako sasietan kateatuta geratu zirelako bide hori ikusteko gai ez direnek, beharbada, ez lukete narratibaren eraikuntzan parte hartu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.