Samara Velte.
BIRA

Pilotak

2016ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Elkarren antzeko bi irudi, aste honetan, Katalunian eta Euskal Herrian: Bartzelonan, Ester Quintanari begia erauzi zion gomazko pilotaren inguruko auziaren ahozko epaiketa hasi da; Bilbon, Iñigo Cabacas hil zuenaren inguruko lekukotzak ari dira biltzen.

Hiru urte eta erdi igaro dira Quintanarena gertatu zenetik. Tarte horretan, Katalunian eskandalua eragin du auziak, gobernuko Barne saila adarrez adar kimatzeraino. Mossoen buruak aitortu du haien egiletza, eta errenkadan erori dira polizia autonomikoaren hainbat goi kargudun; besteak beste, Sergi Pla Baliabide Operatiboetarako komisario nagusia eta Manel Hermida inspektorea. Felip Puig Barne kontseilaria ez da hurrengo gobernura iritsi, eta orain, arduradun zuzenak epaitzen ari dira: fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat; defentsak, bederatzikoa.

Lau urte igaro dira antzeko tiro batek Cabacas hil zuenetik, eta arduraren mamua pilota baten moduan dabil kargudun batetik bestera jauzika, izengoitien eta auzia argitara atera duten hedabideen aurkako salaketen atzean ezkutatuta. Publikoak tristuraz oroitzen du gertatutakoa, baina ez da sumatzen Kataluniakoaren antzeko eskandalurik; hemen Poliziak istiluetan jendea hiltzea horren harrigarria irudituko ez balitzaigu bezala-edo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.