garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Atzera

2015eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Aspaldian ez bezala, saiakera liburu bat ibili dut eskuartean, Kepa Altonagaren Back to Leizarraga, euskal prosaren kalitate gabezia nabarmentzera heldu dena. Itzulpenak adibidetzat hartuz, geure idatzien zehaztasun falta jarri digu agerian, gure hizkuntza jasoaren kanon eza, gure «errakitismo espresiboa». Arretaz irentsi dut; hasi eta buka, etenik ere egin ezinik, Hasier Etxeberria edo Anjel Lertxundi adina dibertitu ez naizen arren —barka—. Egia esate alde, barrenak uzkurtu dizkit liburuak. Anabasa sortzeko artea besterik ez delako izan, antza, azken mende beteko jardun nagusia. Eta ondorioz, aurrea hartuta behar luketen eremuan, jakintzazkoan, erdaraz aise eta gusturago hegaldatzen direlako euskaldunak, euskarazko ordaina izanagatik ere.

Ados geundeke. Frogatu duena frogatuta, garbizalekeria bazter utzi eta eredu klasikoari heldu behar genioke atzera, Back to Leizarraga; erlatibozko esaldiak erabili, lexikoa aberastu eta eskas ditugun 20.000 hitz horiei beldurrik gabe heldu, gainerako hizkuntzek egin duten bezala. Zehaztasunaren izenean.

Baina ez nintzateke zintzo arituko, horrek, hedaduraz, egunerokoari begira sortzen didan bertigoa azalduko ez banu. Haurrak bezalakoak garelako sarri askotan: kanpoko janaria, beti, etxekoa baino hobea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.