Hedabide batzuek baztertxo batean eman zituzten deklarazioak; beste hedabide batzuetan ezta zangatxo batean ere. Hala ere, erreakzioen zain gelditu zen honako inozo hau. Hamar bat egun pasatu dira ordutik. Hutsaren hurrengo erreakzio gutxi batzuen artean,Idoia Mendiarena izan da deigarriena: okagarriak iruditu zitzaizkion deklarazioak. Okagarriak dira. Inozo honen ustez, baita salagarriak ere. Bainaedozein euskal parajeetan terrorismoaren apologia ikusten duen bakar batek ere ez du tribunaletara jo. Ez da esku garbirik mugitu salaketa sinatzera, ez da fiskalik buruberotu, ez da Gobernu-delegaturik eskandalizatu. Denak, horma baino isilago.
Inozo honek zain segitzen du, ea bateon batek noiz salatuko Rafael Vera terrorismoaren apologia egiteagatik. «Uste dut GALek izan zuela baliagarritasunik, Segurtasun Indarren morala suspertu baitzuen eta agintari frantsesen kezka areagotu», esan zuen gixotak.
HITZ BESTE
Gixotarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu