Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Koska

2015eko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Gure txikian ere besteen handian gertatzen den bera ikusten diogu euskara batuari sortu, zabaldu eta sendotu genuenetik: kultur hizkuntza izateaz gainera, gero eta gehiago da, astiroegi bada ere, diruarena, politikarena, ikerketena, kirolarena, nongotasunaren sentipenarena. Hizkera gramatikalki finkatu batek, kulturalki errotuak, sozialki onartuak lortu du. Hizkera erregulatu batek:hau ondo dago, beste hori gaizki.

Euskalkien kaleetan, ordea, hiztuna libreago sentitzen da, ez du arauaren itzal luzerik, eroso sentitzen da irrirako, solaserako, aisiarako, burura datorkiona datorkion moduan —zuzentasunaren aingeru goardakorik gabe— esateko. Agian uste duguna baino distantzia handiagoa dago —euskaraz eskolatuentzat behintzat— batuan eta euskalkian jarduteko dauzkaten jarrera psikologikoen artean. Ez naiz aditua, baina uste dut gazteen jergez-eta ari direnek, diagnostiko zuzenak egiteko, erreparatu behar lioketela koska horri ere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.