Angel Erro.
JIRA

Hankazabal

2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Garraio publikoan ez ditut hankak zabal-zabalik eramaten. Ez dut manspreading deitzen dutena (eta euskaraz nola eman bururatzen ez zaidana) egiten, nik dakidala behintzat, baina arrazoi nagusia, nire ustez, ez da besteak baino gizon kontzientziadunagoa izatea, baizik eta lodi izateak eragiten didan gorputzez halako nire baitara biltzea. Potolo baten ondoko eserleku librea azkenetakoa izaten da okupatzen. Eta eserleku libre batera abiatzen naizenean beti saiatzen naiz bidaidearen buruan jartzen.

Ez ezazue pentsa ahalegintzen ari naizela kontu honetan guztian neure burua garbitu eta zuritzea. Orain iristen da aitormenen bigarren zatia. Hau idazten hasi baino une bat lehenagora arte, manspreading eta mansplaining-a nahasten nituen, seguruenik, kontua nirekin ez zihoalakoan eta bigarrena lehenaren luzapen metaforikotzat jotzen nuelako. Baina gizon askok duten joera, emakumeekin solasean haiek dagoeneko badakitena, batzuetan gaian espezialista izanik eta guzti, beraiei azaltzeko, ñabartzeko, kontra egitekoa, etenak eginez, emakumeari hitzik esaten ez utzita, horixe baita mansplaining delakoa, bada, aitortzen dut, arreta jartzen diodanetik, ohartu naizela egiten dudala, horretarako pisuzko aitzakiarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.