HITZ BESTE
Inkurrioa
Laster ostera argitaratuko duten Neronek tirako nizkin berriro irakurtzeraeraman nau lanak. Kontakizunari gogoratzen nion xalotasun bera aurkitu dut bertan, eta bidean azpimarratu ditudan kontu deigarri batzuen artean, hitz bat, gogoratzen ez nuena, azpimarratu dut bitan: inkurrio. Gorrotoa, herra esan nahi du. Lehenean, Salaberriak esaten digu ez daukala «iñorentzako inkurriorik»; liburua ixten duen bertsoan ageri da bigarrenez: «Han [36ko gerran] bi anaiak elkarren kontra ginala guk ez genekin, inkurriorik gabe elkarri tiroka fusilarekin». Ez du erabilera usurik izan, eta adituak ez datoz bat etimologiarekin. Inkuriatik (kultura faltatik) ote datorren, engorriotik…Sarean buska-buskan ibili eta gero, Carlos Urquijoren euskararen kontrako «inkurrio, intxa, gorromio, edo hats gaiztoa» salatzen duen mezu bat aurkitu dutbesteak beste, eta otu zait hemendik aurrera inkurrio deituko diodala euskararen kontrako gorrotoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu